Gerrako umeen bilobak

Gerrako umeen bilobak

Bideoa
47 minutu

Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, 32.000 haur inguruk euren etxeak eta familiak utzi eta erbestera joan behar izan zuten. Herrialde hartzaileak, funtsean, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika eta Sobietar Batasuna izan ziren. Hasiera batean hiru hilabeteko behin-behineko irteera izan behar zuena, erbeste luze bat bilakatu zen, urteetakoa askotan. Gainera, Gerra Zibiletik ihesi, Bigarren Mundu Gerrarekin egin zuten topo, eta, horrekin batera, estutasunez eta sufrimenduz beteriko garai penagarriekin. Batzuk itzuli ziren, beste batzuk ez.

Gerrako umeen bilobak - EITB Artxiboa