Emaitzak kargatzen...
793 emaitza
Gure lurra airetik zeharkatzen duen zentzumenentzako bidaia ikusgarria, bere esentzia inoiz ikusi ez den bezala erakutsiz. Naturgune ederrenak eta arkitektura ikusgarriena zeharkatzen dituen ikusizko esperientzia bat da, eta historiarekin, bertako biztanleen tradizioekin eta Euskal Herriko txoko bakoitzean bizi diren mito eta kondairekin bat egiten du. Fernando Velázquezen musika, dokumental sorta honen funtsezko zatia da eta narrazioarekin batera, atal bakoitzean funtsezko papera betetzen du. Telesailak Fernando Velázquez musikagile saridunak konposatutako jatorrizko soinu-banda izango du atal bakoitzean. Emozioak sortuko ditu eta giro paregabea sortuko du gure lurreko lekurik ikusgarrienak bisitatzen ditugun bitartean.
E"uskal Herria eraikitzen" sailak Euskal Herriko eraikin zibil eta erlijioso enblematikoei buruzko animazioak biltzen ditu, estilo erromanikotik hasi eta barrokoraino. Modu didaktikoan, estilo bakoitzeko elementu arkitektoniko garrantzitsuenak nabarmentzen dira.
Korrikak berezko soinu-banda du edizioz edizio. Euskararen aldeko Korrikak historian zehar izan dituen erritmo biziko doinu itsaskorrak eskaintzen dizkizu GUAUk.
Niklas Ekstedt sukaldari suediarrak maitasun handia dio sutan prestatutako janariari. Sei kultura desberdin bisitatuko ditu, janaria sutan nola prestatzen duten ezagutzeko eta ohitura bakoitzaren atzean zer dagoen jakiteko.
Euskal Herri osoko hainbat bazter eta txokotako airetiko irudi ikusgarriak, helikoptero batetik eginak. Ikusten duguna ez da irudi-sorta polit bat besterik gabe, gure herriaren errealitate historiko eta soziala irudikatzen saiatzen baitira, kutsu poetikoa duten azalpenez lagunduta.
Gure herri eta hirietako gertaera historiko eta sozialen inguruko dokumentalak biltzen dituen saioa.
Euskal Herri osoko hainbat bazter eta txokotako airetiko irudi ikusgarriak, helikoptero batetik eginak. Ikusten duguna ez da irudi-sorta polit bat besterik gabe, gure herriaren errealitate historiko eta soziala irudikatzen saiatzen baitira, kutsu poetikoa duten azalpenez lagunduta.
Xabier Mina Ederrak eta Isaías Cruz Irujok 2025ean zuzendutako “Kantauri” dokumentalaren soinu-banda eskaintzen dizu GUAUk. Joseba Beristainek, berariaz, filmerako egindako musika da eta IFMCA, Nazioarteko Film Musika kritikarien elkartearen sari garrantzitsuetarako izendapena jaso du 2025ko soinu-banda onenaren alorrean. Planetaren egungo egoera jasotzen du dokumentalak gizartearen kontzientzia pizteko helburuz. Kontserbazioa balioztatzen jakiteko, ezagutza behar da. “Kantauri”, Kantauriko itsas hondoaren aberastasuna erakusten du, izaki bizidunak eta hauen ingurune fisikoaren arteko harreman konplexuak.
Dokumental sorta hau osatzen duten atal ugarien bidez, Euskal Herria ardatz duten gai, pertsonaia, toki eta ohitura ugari aurkezten zaizkigu.
Dokumentalak Euskal Herriaren 20 urteko historiaren berri emango du, demokrazia iritsi zenetik XXI. mendera arte, Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituaren irudi eta hitzen bidez.
Ipar Euskal Herrian izan diren albiste eta gertakari nagusienak biltzen dituen saioa.
Dokumentalak Euskal Herriaren 20 urteko historiaren berri emango du, demokrazia iritsi zenetik XXI. mendera arte, Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituaren irudi eta hitzen bidez.
Euskal Herriko gourmet baserrien ibilbidea Julius Bienert sukaldariaren eskutik.
Algaraka Euskal Herriko bakarrizketa lehiaketa da, hiru kanporaketarekin eta finalarekin.
Joseba Arguiñanok Euskal Herria eta bertako gastronomia ezagutuko ditu, istorio familiar, dibertigarri eta bitxien bila.
Xabi Sound pertsonaiaren eskutik, Euskal Herriko haurren kantu kuttunenak ezagutzeko aukera izango dugu, hainbat sorpresa eta gonbidatu berezi tarteko.