
Hasi saioa edukia erreproduzitzeko
Eduki hau ikusteko erregistratu edo saioa hasi.
Gerrako umeen bilobak
Bideoa
47 minutu
Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, 32.000 haur inguruk euren etxeak eta familiak utzi eta erbestera joan behar izan zuten. Herrialde hartzaileak, funtsean, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika eta Sobietar Batasuna izan ziren. Hasiera batean hiru hilabeteko behin-behineko irteera izan behar zuena, erbeste luze bat bilakatu zen, urteetakoa askotan. Gainera, Gerra Zibiletik ihesi, Bigarren Mundu Gerrarekin egin zuten topo, eta, horrekin batera, estutasunez eta sufrimenduz beteriko garai penagarriekin. Batzuk itzuli ziren, beste batzuk ez.