Izarren argia

Izarren argia

Bideoa
98 minutu

1938an Saturrarango emakumeen kartzela Espainiako Gerra Zibilean jazotako ankerkeriarik basatienaren lekuko izan zen. Victoria, errepublikar baten alarguna, ahizpa eta semearekin batera sartuko dute Saturrarango emakumeen kartzelara. Mesedetako mojen ardurapean dago kartzela, eta preso dauden emakumeei haurrak kentzen dizkiete erregimenaren aldeko familien esku uzteko Espainiaren onerako dela esanez. Emakume presoen bizitza amesgaizto bihurtzen dute.