Armairutik Plazara

Armairutik Plazara

Bideoa
59 minutu

Emozioz eta sentimenduz betetako saioa da, gazte eta gurasoentzat adibide eta eredugarri diren LGTBIQ+ komunitateko 10 pertsonen bizipenak oinarri izango dituena. Eremu publiko batean, sofa gorri batetik, protagonistek armairutik noiz eta nola atera ziren kontatuko dute, eta kontakizun horietan euren senide eta lagunak bidelagun izango dituzte, egoera hura nola bizi izan zuten kontatzeko eta bide horretan ikasi dutena azaltzeko.