
Atalak
1. Ez dut hazi nahi
2023/10/16 · 28 minutu
Chester eta Mapplethorpe Joana Arc-eko zonbiari buruzko komikia egiten ari dira eskolarako, baina ez diete ontzat hartu. Gauean Crazy Fun Park jolas-parkera joan dira Violetarekin argazkiak ateratzera. Armiarma batek ikaratuta, arineketan irten dira eta Violetak argazki-filma galdu du. Hurrengo egunean, Chester haserretu egin da Mapplethorperekin, eta hau parkera itzuli da, bakarrik, Violetaren argazki-filmaren bila. Hurrengo goizean, mutikoa hilda aurkituko dute jolas-parkean.
Crazy fun park
Chesterren lagunik onena, Mapplethorpe, bat-batean hil da bertan behera utzita zegoen jolas-parke batean. Baina orain Chesterrek aurkitu du bere laguna beste ume batzuekin bizi dela parke horretan, eta adiskidetasun arazoak konpontzen saiatuko dira gaztetxo diren aldi zail horretan.