Emaitzak kargatzen...
47 emaitza
"Go!azen 12" telesailaren inguruko erreportajeak eta bideo bereziak.
Kima eta Amik lehengusuak dira. Kimak gehien maite duena da lehengusuaren etxera joatea, baserrira. Amikek gehien maite duena da lehengusinaren etxera joatea, hirira. Kima alderantziz irakurtzen baduzu, Amik aterako zaizu. Izan ere, izenetik bertatik ikusten da Kimak eta Amikek ia beti kontrakoa nahi dutela. Baina ia beti aurkitzen dute modua bien artean jolasteko eta ondo pasatzeko. Ez da beti erraza izaten, ordea, gurasoek bi umeentzako planak egiten dituztenez eta batetik bestera korrika eta presaka joan behar izaten dutenez, jolasak etengabe asmatu eta birrasmatu behar izaten baitituzte. Baina horixe da Kima eta Amiken dohairik handiena, edonon eta edonola jolasteko gaitasuna.
Maider, Jon, Izaro eta Amets ‘3ZPA4’ taldeko kideek bideoklipak eskainiko dizkigute.
Elkarrizketak, lehiaketak, bitxikeriak, trikimailuak, dantzak, musika zuzenean eta askoz gehiago izango ditugu gaztetxoei zuzendutako saio honetan.
Herriko musika banda txikiengana hurbildu nahi dugu jaietatik eta data berezietatik kanpo, beste egoera edo kontestu batean herri musika banda ezagutu dezaten. Bestalde, abestien artean kontatuko den ipuinaren helburua norberak bere gorputza onartzea izango da. Haiek eskainitako kantekin gozatuz joango gara emanaldi osoan zehar eta gainera, erakutsiko diegu familiei, norberak bere gorputza den bezala maitatu behar duela.
Goazen 12ko Jon Alonso aktoreak bere pertsonaia Roke nolakoa den azaltzen digu.
Goazen 12ko Yan Pinto aktoreak, bere pertsonaia Azpi nolakoa den azaltzen digu.
Haurrak pentsamendu konputazionalaren logikara eta informatikaren hizkuntzara hurbiltzea helburu duen telesaila.
Maitanek eta psikologoak, Basakabi udalekuetan parte hartzeko hautatzaileei elkarrizketa bereziak egingo dizkiete.
Go!azen telesailaren ondoren APPan ikusgai dauden Altxor Ezkutua izeneko bideoak.
Go!azen telesaileko protagonistek kantatzen dituzten abestien koreografiak, zenbait kantaren pausoak dantzatzen ikasteko.
Go!azen 12 telesaileko protagonistek kantatzen dituzten abestiak. Irudiaren gainean letra dute idatzita, ikasi ahal izateko.
Kalaxkaren lehen saioa iritsi da, saio bizkor eta dinamikoa dela azaldu digute Aritz eta Anepek. Saio honetan ez dugu denborarik galtzen.
Twin Melody ahizpa biki ezagunek gai askoren inguruan hitz egiteko tartea hartuko dute “A ze parea” bilduman. Musika, zinema, erronkak eta beste hainbat kontu izango dituzte hizpide.
Jose Migel Iztueta "Lazkao Txiki" bertsolari ezagunaren bizitzan eta pasadizoetan oinarritutako marrazki bizidunak.
Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu dira, ahoz aho, Pernando Amezketarraren esaera, asmakizun eta gertakizunak. Orain, marrazki bizidunetan ikusiko ditugu gipuzkoar ezagun horren abenturak eta umorezko pasadizoak.