Emaitzak kargatzen...
5 emaitza
Hau da Argizaiola, arimak azpimunduko iluntasunean gidatzen dituen argia. Argizaiolan lekua izango dute Euskal Herrian zein mundu zabalean jazotako gertakari ezagunek, ez hain ezagunek, ezkutukoek eta misteriotsuek. Piztu dezagun Argizaiola!
'Argizaiola' disko berria argitaratu du Iñaki Palaciosek. Haren konpainian txistu doinuak entzuten
Chesterren lagunik onena, Mapplethorpe, bat-batean hil da bertan behera utzita zegoen jolas-parke batean. Baina orain Chesterrek aurkitu du bere laguna beste ume batzuekin bizi dela parke horretan, eta adiskidetasun arazoak konpontzen saiatuko dira gaztetxo diren aldi zail horretan.
Telesailaren bigarren denboraldian jarraipena emango zaio Ane protagonista nagusiak Balbemendiko parke naturalean bizitako istorio zirraragarriei. Herria isolaturik utziko duen lurrikara batek ordura arte isilpean gorde diren sekretuak azaleratuko ditu.
XVII. mendean, Euskal Herriko mendietan eta sorgin ehizan, Kattalinek senarrarengandik ihes egiten du, eta gauaren erdian alde egiten du baserritik. Basoaren belztasunean galduta, haren atzetik dabilen presentzia sentitzen du. Bidean, hiru emakumerekin topo egiten du, eta, ibaiaren ondoan arropa garbitzen duten bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatzen dituzte. Bere harridurarako, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da azkenean.