EITB Logo

Artxiboa

EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2025

  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookieen politika
  • Kontaktua
  1. Hasiera
  2. Bilaketa
Bilaketa-ezarpenak

Emaitzak kargatzen...

Emaitzak: "Real action telesaila"

14 emaitza

Barnetik

Barnetik

Ezagutu Irabazi Arteren bosgarren denboraldiaren nondik norakoak barne-barnetik!

Euskara
Telesaila
Floorren arauak

Floorren arauak

Floor hamar urteko neska dibertigarria eta ausarta da, mugarik gabeko irudimena duena. Nagusien arauek zentzurik ez dutela uste duenean, Floorrek bere arauak asmatzen ditu eskolako eta etxeko eguneroko kaosa nabigatzeko.

Euskara
Telesaila
Buck

Buck

Elias nerabea 'Buck komandantea' izeneko bideo-jokoan aritzen da inguruan dituen arazoez ahazteko. Bere logela du babesleku, inork ez baitio enbarazurik egiten. Halako batean, Buck komandatea agertuko da Eliasen ohe ertzean, eta hortik aurrera, dena aldatuko da.

Euskara
Telesaila
Crazy fun park

Crazy fun park

Chesterren lagunik onena, Mapplethorpe, bat-batean hil da bertan behera utzita zegoen jolas-parke batean. Baina orain Chesterrek aurkitu du bere laguna beste ume batzuekin bizi dela parke horretan, eta adiskidetasun arazoak konpontzen saiatuko dira gaztetxo diren aldi zail horretan.

Euskara
Beldurra
Pan Tau

Pan Tau

Dotorea, isila eta, hala ere, sorpresa fantastikoz betea: Pan Tau ez da eskolako maskota arrunta. Westpark eskolan ume batek laguntza behar duenean, Pan Tau bertan da, bere ahalmen magikoak erabiltzeko prest. Gaztetxoei laguntzeko arazo oso korapilatsuei aurre egin beharko die Pan Tauk. Estutasuna edozein dela ere, Pan Tau hor egongo da beti; edozeinek nahiko lukeen lagun ikusezina bera.

Euskara
Komedia
Spellbound

Spellbound

Cece Parker Jones neskatxa estatubatuarra da eta Parisko Operaren ballet eskolan onartu dute. Bere izeba Gingerren botikan, sorginkeria-liburu misteriotsu bat aurkitzeaz gain, Wizen bat dela jakiten du; hau da, sorgin boteretsu batzuen leinuaren zati da.

Euskara
Telesaila
Remy & Juliyat

Remy & Juliyat

Remy eta Juliyat nerabeak maitemintzen direnean, haien arteko harremana inflexio-puntu bihurtzen da asilo-eskatzaileen etorrerak banantzen duen herri bateko bi familien arteko gatazkarako.

Euskara
Telesaila
Hardball

Hardball

Mickey Zeelanda Berritik West Sydneyra aldatzen denean, bere eskola berrian hardballak duen garrantziaz ohartuko da. Salwa eta Jerry lagun berriekin batera, jokalari onena izatea izango du helburu nagusi.

Euskara
Telesaila
Espioi iaioak

Espioi iaioak

Yu Nak eta Min Parkek beren biziak piztu nahi dituzte, baina ez dakite kontuak zenbateraino astinduko zaizkien: jakingo dute euren gurasoak espioi internazionalak direla, eta era susmagarrian desagertu dira!

Euskara
Abentura
Irabazi arte

Irabazi arte

GOMENDATUTAKO ADINA: 12 URTETIK AURRERA. Arene bere familiarekin Bartzelonatik Learora bizitzera etorriko den nerabe bat da. Une horretatik aurrera, bizitza berri batera egokitu beharko du. Aitonarekin bizitzen ikasi beharko du eta lagun berriak ere egin beharko ditu. Baina, batez ere, Arenek denen aurreiritzien aurka kementsu borrokatu beharko du emakumezkoen futbol talde bat sortu ahal izateko, herrian inoiz izan den lehenbizikoa.

Euskara
Kirola
Pippi Kaltzaluze

Pippi Kaltzaluze

Pippi Kaltzaluze neskatila ilegorriaren istorioak biltzen dituen telesaila. Mutil Txiki izeneko zaldiarekin eta Nilsson Jauna izeneko tximuarekin bizi da.

Euskara
Telesaila
Gora eta saskira

Gora eta saskira

Altua eta traketsa, Aoife O'Neill zailtasunak dituen ikastetxeko saskibaloi-talde batera sartu da. Bizilekuz aldatu ondoren. 3x3 saskibaloiaren bidez, bere lekua aurkituko du, taldearen etorkizuna eraldatzen laguntzen saiatzen den bitartean.

Euskara
Fikzioa
Theodosia

Theodosia

1906. Theodosia Throckmortonek 14 urte ditu eta bere guraso egiptologoekin dabil Erregeen Haranean indusketak egiten. Teo eta bere neba hilobi ezezagun bat miatzen ari direla, Horusen Begia aurkituko dute. Hura ukituz gero magia egin daitekeela konturatuko da Teo.

Euskara
Telesaila
Bila nazazu Parisen

Bila nazazu Parisen

1905eko ballet-dantzari gazte bat XXI. mendera eramango du lepoko magiko baten botereak. Mutil-lagunak dagokion urtera bueltan ekartzeko modua bilatzen duen bitartean; neskak denbora-agente zitalak saihesteko moduak topatu beharko ditu.

Euskara
Komedia