Lainoa Oiz gainean

Lainoa Oiz gainean

Bideoa
52 minutu

2025eko otsailaren 19an 40 urte bete dira Euskadiko historiako hegazkin-istripu tragikoenetako bat gertatu zenetik. 1985eko otsailaren 19an, inauterietako astearte batean, Madril eta Bilbo arteko 610 hegaldi erregularra egiten ari zen "Alhambra de Granada" izeneko Iberia konpainia espainiarraren Boeing 727a ETBren antenarekin talka egin zuenean, Oiz mendian, Sondikako aireportura hurbiltzeko maniobrak egiten ari zela. Poliziak, Ertzaintzak (osatu berri zutena) eta suhiltzaileek ez zuten argi nola jokatu behar zuten, tragediaren lekua zaila zen eta poliziak froga guztiak bere horretan gorde nahi zituen. Desinformazioa erabatekoa zen, egunkari eta albistegi batzuek ETA talde terroristaren atentatua izan zela zioten, eta beste batzuek antena legez kanpo jarrita zegoela zioten. Gainera, jende asko Oizera igo zen objektu baliotsuen bila: dirua, eraztunak, erlojuak...

Lainoa Oiz gainean - EITB Artxiboa