D1: 1. Hirukotea

Atalak

D1: 1. Hirukotea

2025/05/28 · 24 minutu

Gau batean, David eta Siri parrandan ateratzen dira, eta Camille ezagutzen dute. Maite-jolas bati ekiten diote, eta mugak gero eta lausoago bilakatzen dira.

Threesome

Bideoa

Siri eta David Suediako bikote bat da; Londresen daude, ikasten eta lanean, hurrenez hurren. Gau batean, parrandan, Camille ezagutzen dute, beren adineko frantses bat. Festaren amaieran, alkoholak eta drogek bultzatuta, hirukote bat egiten dute. Egoera zirraragarri eta berri horrek kolokan jarriko du Siri eta Daviden ordura arteko harreman egonkorra. Datorkien emozio uholdeari aurre egiten ikasi beharko dute.