Emaitzak kargatzen...
6 emaitza
Nola bizi dezakegu sekretu batekin? Nola bizi dezakegu araua bete dezaten guretzat hautatu dituzten genitalekin, jaiotzean kirurgikoki berreraiki dizkigutenekin? M-k 27 urte ditu eta Frantzian bizi da. Han, intersexualitatea oraindik ere tratatu eta konpondu beharreko patologia gisa ikusten da. Haren zati integral hori, ordea, tabua da.
Lau ataleko dokumental serie honetan zuzenean solastuko dira nerabeak, haien gurasoak, porno industriako profesionalak eta sexu-hezkuntzako adituak. "Generación Porno" saioak guraso eta seme-alaba nerabez osatutako Katalunia, Euskadi eta Madrilgo lau familiaren aparteko testigantzak jasotzen ditu. Atal bakoitzak premisa bat du ardatz eta bertan, gazteen sexu-heziketan gaur egun agertzen diren arazo, mito eta gabezietako batzuk azpimarratuko dira.
Siri eta David Suediako bikote bat da; Londresen daude, ikasten eta lanean, hurrenez hurren. Gau batean, parrandan, Camille ezagutzen dute, beren adineko frantses bat. Festaren amaieran, alkoholak eta drogek bultzatuta, hirukote bat egiten dute. Egoera zirraragarri eta berri horrek kolokan jarriko du Siri eta Daviden ordura arteko harreman egonkorra. Datorkien emozio uholdeari aurre egiten ikasi beharko dute.
Nina eta bere lagun nerabeen istorioa kontatzen du. Denek sexuaren mundua ezagutu berri dute, eta nerabezaroan bizi ohi diren arazoak sentituko dituzte. Ninak arazo bat dauka: sexu-harremanak izan nahi dituenean, blokeatu egiten da. Izenburuak birjintasuna galdu aurreko bost minutuei egiten die erreferentzia. Minutu horietan da Nina urduritzen den unea. Hori konpontzeko, bere barne-mundua eta inguruan daukan errealitatea ulertu beharko ditu.
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.