EITB Logo

Artxiboa

EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2025

  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookieen politika
  • Kontaktua
  1. Hasiera
  2. Bilaketa
Bilaketa-ezarpenak

Emaitzak kargatzen...

Emaitzak: "Sexua"

45 emaitza

Ur Handitan Replay

Ur Handitan Replay

Xabier Madariagak aurkeztutako elkarrizketa-saioa da Ur Handitan. Euskal gizarteari gehien kezkatzen dioten gaiak aztertzen dira bertan. Hainbat pertsonari egindako elkarrizketen bidez, atal bakoitzean lantzen diren gaiak ezagutarazten saiatzen dira. Zortzi denboraldi horietan, LGTBIQ+ eskubideak, osasun mentala, kirola, minbizia, sexua, matxismoa edo kultura landu dituzte, besteak beste.

Euskara
Uhin Ultramoreak

Uhin Ultramoreak

Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.

Euskara
Zientzia eta teknologia
Ur handitan

Ur handitan

Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Euskara
Informazioa eta aktualitatea​
More than this

More than this

Bost neraberen gorabehera itogarri, nahasi, neketsu eta ederrak: harremanak, sexua, eskolako notak, Interneteko bizia, familiaren presioak, arriskuak...

Euskara
Telesaila
Baskoniako Historia Bat

Baskoniako Historia Bat

Alberto Santanak gidatutako dokumental sail honek Euskal Herriaren historiari buruzko ikerketa eta aurkikuntzaren bidaia bisuala izan nahi du, ikerketa zientifiko berrienen argitan.

Euskara
Historia
Hasiberriak

Hasiberriak

Donostiara ikastera edo lanera etorri diren hamar gazteren gorabeherak dakartza telesaila honek.

Euskara
Telesaila
Jenny Holzer. Lo indescriptible

Jenny Holzer. Lo indescriptible

Gure garaiko artista garrantzitsuenetako baten ibilbide osoa erakusten du dokumental honek. Jenny Holzerren lana hizkuntzaren ingurukoa da. Testu kategoriko eta ebakitzaileekin, artistak giza existentziaren funtsezko elementuak jorratzen ditu, boterea, indarkeria, sinesmenak, memoria, maitasuna, sexua eta heriotza barne. Erakusketa honek obra berriak aurkezten ditu, hala nola, Museoaren fatxadan argi-proiekzio batzuk.

21 minutu
Euskara
Dokumentala
Porno belaunaldia

Porno belaunaldia

Lau ataleko dokumental serie honetan zuzenean solastuko dira nerabeak, haien gurasoak, porno industriako profesionalak eta sexu-hezkuntzako adituak. "Generación Porno" saioak guraso eta seme-alaba nerabez osatutako Katalunia, Euskadi eta Madrilgo lau familiaren aparteko testigantzak jasotzen ditu. Atal bakoitzak premisa bat du ardatz eta bertan, gazteen sexu-heziketan gaur egun agertzen diren arazo, mito eta gabezietako batzuk azpimarratuko dira.

Euskara
Dokumentala
Twist

Twist

Soto eta Zeberio, bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu. Bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala. Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok nobela honetan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.

823 minutu
Euskara
Audioliburuak
Itsatsita

Itsatsita

Bi gazte diskoteka baten iluntasun zaratatsuan erakarrita sentitu eta komunean tenperatura igotzen da. Sexuaren unerik gorenean ordea, "itsatsita" geratuko dira. Larrialdietan eta elkar ezagutzera kondenatuta, euren bizipenaren berri emango dute sareetan. Umorea, tentsioa, musika, konfesioak, bizitza... Pantailara ITSATSITA utziko zaituen musikala!

59 minutu
Euskara
Komedia
Threesome

Threesome

Siri eta David Suediako bikote bat da; Londresen daude, ikasten eta lanean, hurrenez hurren. Gau batean, parrandan, Camille ezagutzen dute, beren adineko frantses bat. Festaren amaieran, alkoholak eta drogek bultzatuta, hirukote bat egiten dute. Egoera zirraragarri eta berri horrek kolokan jarriko du Siri eta Daviden ordura arteko harreman egonkorra. Datorkien emozio uholdeari aurre egiten ikasi beharko dute.

Euskara
Drama
Five minutes before

Five minutes before

Nina eta bere lagun nerabeen istorioa kontatzen du. Denek sexuaren mundua ezagutu berri dute, eta nerabezaroan bizi ohi diren arazoak sentituko dituzte. Ninak arazo bat dauka: sexu-harremanak izan nahi dituenean, blokeatu egiten da. Izenburuak birjintasuna galdu aurreko bost minutuei egiten die erreferentzia. Minutu horietan da Nina urduritzen den unea. Hori konpontzeko, bere barne-mundua eta inguruan daukan errealitatea ulertu beharko ditu.

Euskara
Telesaila
Ni d'Eve ni d'Adan. Sexuarteko historia

Ni d'Eve ni d'Adan. Sexuarteko historia

Nola bizi dezakegu sekretu batekin? Nola bizi dezakegu araua bete dezaten guretzat hautatu dituzten genitalekin, jaiotzean kirurgikoki berreraiki dizkigutenekin? M-k 27 urte ditu eta Frantzian bizi da. Han, intersexualitatea oraindik ere tratatu eta konpondu beharreko patologia gisa ikusten da. Haren zati integral hori, ordea, tabua da.

58 minutu
Euskara
Dokumentala
Bad education

Bad education

Alfie Britainia Handiko hezkuntza-sistemak inoiz izan duen maisurik txarrena da; haur bat gehiago balitz bezala da. Eskolako zuzendariak, Fraserrek, zoritxarrez Alfie bezain atsegina izan nahi du. Gulliver andereñoa biologiako irakaslea da eta Alfiek gustokoa du. Biziki arduratzen da eskolaz eta ikasleez. Pickwell zuzendari laguntzailea da, bere lankide gazteenak jasan ezin dituen eskola zaharreko irakaslea.

Euskara
Telesaila
Sorbeltza

Sorbeltza

Belaontzi bat hiru pertsona dituela itsasoratzen da, bi emakume eta gizon bat, triangelu bitxi bezain misteriotsu bat osatuz. Itsas zabaleko bainuak, gaueko elkarrizketak eta tentsio sexualak izango dituzte, eta nabigazioa insomnio sukartsu batek eta askatasun beharrak gidatuko dute.

17 minutu
Euskara
Laburmetraia
Biluziak

Biluziak

Hiru historia dira, gaztaroko hiru etapatan dauden hiru gaztetxorenak. Sofiak 16 urte ditu, eta haren bideo bat zabaldu dute sexu-harremak izaten festa batean. Marc, 18 urtekoa, haur-pornografiako konplot batean nahastuta geratu da adingabeen irudiak zabaltzeagatik. Eta Adari, 12 urte, estortsioa egiten diote web porno bateko bere irudiak kentzearen truke.

Euskara
Telesaila
DBH

DBH

Euskal ikastetxe bateko irakasle taldearen xelebrekeriak biltzen dituen telesaila.

Euskara
Komedia
Harpa jotzen

Harpa jotzen

"Harpa jotzen", umorezko "pozkasta", Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umore biko ezagunak gidatzen du. Atal bakoitzeko, gonbidatu ezagun bat elkarrizketatzen dute, eta gai jakin baten inguruan aritzen dira berarekin. Gure gizartean, barrea eta umorea falta direlako eta beharra dagoelako proposatzen dute dosi txiki hau.

Euskara
Umorea
Aitona mantangorria

Aitona mantangorria

Josu arrebaren etxera itzuliko da Gabonetan. Aitonaren iraganeko sekretu batek arrebarekin eta aitonarekin duen harremantzeko modua birpentsatzera bultzatuko du.

21 minutu
Euskara
Drama
Teknopolis

Teknopolis

Zientzia eta teknologia ardatz dituen saioa, Iñaki Leturiak aurkeztuta.

Euskara
Erreportaia
Teknopolis

Teknopolis

Zientzia eta teknologia ardatz dituen saioa, Iñaki Leturiak aurkeztuta.

Euskara
Erreportaia