D2: 1. Süne eta Bittor Kas

Denboraldiak

Atalak

D2: 1. Süne eta Bittor Kas

2026/02/09 · 62 minutu

Mañaneo luzearen ostean, bueltan da "Linbo", Aitziber Gradosek gidatutako late-night saioa. Primerako osagaiekin, gainera: Süne musikariak irakasle izan zenekoa eta behiekin duen obsesioa kontatu dizkigu. Julen Goldarazenak, Flako Fonkik, aldiz, coach gisa egin duen lan zalantzagarriaren bideoak ekarri dizkigu. Bittor Kas sukaldariarekin bere ibilbideko anekdotak errepasatu ditugu. Eta azkenik, Antton Telleriak bere look berria erakutsi du, primizian, "Linbo" saioko ikusleentzat.

Linbo

Bideoa

Linbo ez da late-night klasiko bat, baina late-night baten egitura erabiltzen du. Ez da umore saio hutsa, baina umorea da bere hizkuntza nagusia. Ez da aktualitateari estuki lotutako programa bat, baina belaunaldi baten (edo batzuen) kezka sozial, kultural eta existentzialei erantzuten die. Zirikatzailea eta mutantea da, eta ez da etiketa bakarraren pean kabitzen. Horixe da, besteak beste, Linbo. Aitziber Grados altsasuarra du aurkezle, eta alboan, bidelagun, satelite bat baino gehiago: Olaia Inziarte, Antton Telleria, Julen Goldarazena Flako, Maialen Sorzabalbere…