EITB Logo

Artxiboa

EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2025

  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookieen politika
  • Kontaktua
  1. Hasiera
  2. Bilaketa
Bilaketa-ezarpenak

Emaitzak kargatzen...

Emaitzak: "Aitziber Grados"

10 emaitza

Aitziber Grados

Aitziber Grados

Momentuko arrakastarik entzunenak, baita galdu ezin dituzun nobedadeak ere. Musika eta konpainia onena izango dituzu bidelagun Gaztean.

Euskara
Musika
Benetan zabiz?

Benetan zabiz?

"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako asmoz sortua. Astez-aste gonbidatu ezberdin batekin solasten dira, aho bizarrik gabe. Oihane Alonsoren esku dago produkzioa eta edizio lana.

Euskara
Elkarrizketak
Linbo

Linbo

Linbo ez da late-night klasiko bat, baina late-night baten egitura erabiltzen du. Ez da umore saio hutsa, baina umorea da bere hizkuntza nagusia. Ez da aktualitateari estuki lotutako programa bat, baina belaunaldi baten (edo batzuen) kezka sozial, kultural eta existentzialei erantzuten die. Zirikatzailea eta mutantea da, eta ez da etiketa bakarraren pean kabitzen. Horixe da, besteak beste, Linbo. Aitziber Grados altsasuarra du aurkezle, eta alboan, bidelagun, satelite bat baino gehiago: Olaia Inziarte, Antton Telleria, Julen Goldarazena Flako, Maialen Sorzabalbere…

Euskara
Entretenimendua
Dida! Laburpena

Dida! Laburpena

Dida! saioan ia dena da ona, baina onena, bikainena, galdu ezinezkoena, bi orduz emango dizugu igande goizetan. 11:00etan hasita, XXI. mendeko meza santua.

Euskara
Bizigiro eta gizartea
Biba zuek!

Biba zuek!

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Euskara
Entretenimendua
Argizaiola

Argizaiola

Hau da Argizaiola, arimak azpimunduko iluntasunean gidatzen dituen argia. Argizaiolan lekua izango dute Euskal Herrian zein mundu zabalean jazotako gertakari ezagunek, ez hain ezagunek, ezkutukoek eta misteriotsuek. Piztu dezagun Argizaiola!

Euskara
Misterioa
AUDIO GABE 3. Urdax Magunazelaia: ''Prodigio haur'' baten albokalteak

AUDIO GABE 3. Urdax Magunazelaia: ''Prodigio haur'' baten albokalteak

"Benetan Zabiz"en atal honetako gonbidatua Urdax Magunazelaia Agirre! Abadiñoarra 106 kiloko harria jasotzen hasi zen 11 urterekin eta 15 urte betetzerako 215 kilokoa altxatzeko gai zen. Errekorrez beteriko harri-jasotzailea da eta bere ibilbide profesionalaz aritu da Malen eta Aitziberrekin. Profesioak nabarmen baldintzatu dion bide pertsonalaz ere; eta horrek eragindako albokalteez eta gorabeherez. Boxeoan aritu da eta diskoteketako atezain izandakoa ere bada. Bertan bizitako gertakari latzak azaldu ditu. Bizkaitarra "prodijio haurra" izan zen? Nola bizi izan zuen berak aro hura? Nola sentitu zen bere "doping" kasua argitara atera zenean? Nolakoa zen gaztetan? eta nola eragin zion horrenbeste laudatzen duen aitaren heriotzak? Zer du mantra? Eta zer da erridikulua egitea beretzat? Atalean zehar, Maria Blanco kolaboratzailea ere batu zaie eta gai potoloa mahaigaineratu die: txortalagunak. Ez galdu atala! "Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.

58 minutu
Euskara
Kalaxka

Kalaxka

Kalaxkaren lehen saioa iritsi da, saio bizkor eta dinamikoa dela azaldu digute Aritz eta Anepek. Saio honetan ez dugu denborarik galtzen.

Euskara
Haurrak
El último apuntador

El último apuntador

Arte eszenikoei buruzko dibulgazio-gune bat, entzuleei hainbat proiektu eta normalean bigarren mailan geratzen diren beste alderdi batzuk ere hurbiltzeko: anekdotak, gai teknikoak, sormen-prozesuak... Euskal konpainia profesionalek egindako programa bat.

Euskara
Kultura
Dida!

Dida!

Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Antton Telleriarekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!

Euskara
Bizigiro eta gizartea