Txinatar alabak

Txinatar alabak

Bideoa
113 minutu

Lucia, Xiang eta Claudiaren istorioa da. Txinatar jatorriko hiru neska horiek Madrilen bizi dira, baina errealitate guztiz kontrajarriak dituzte. Lucia etorkin txinatarren alaba da, 9 urte ditu eta bere ametsa bere urtebetetzea Burger Kingen ospatzea da. Bere gurasoek, ordea, espainiarrez hitz egiten ez dutenez eta alabei etorkizuna zihurtatzeko bazarrean 14 ordu baino gehiago lan egiten dutenez, uste dute horiek espainiarren kontuak direla. Claudia, bestalde, Luciaren ahizpa nerabea, nerabeen arteko desberdintasun kulturalak eta arrazakeria lehen pertsonan bizitzen hasi da. Xiang, aldiz, 9 urteko neska adoptatua da, eta bere familia biologikoari buruzko galderak egiten hasi da. Hiru istorioak gurutzatu eta banandu egiten dira, baina helburu komun bati eusten diote: nortasun propioa bilatzea.

Txinatar alabak - EITB Artxiboa