
Hasi saioa edukia erreproduzitzeko
Eduki hau ikusteko erregistratu edo saioa hasi.
Sutan
Bideoa
7 minutu
1813. Espainiako Independentzia Gerraren erdigunean, Donostian. Donostiarrak ingelesen eta frantsesen arteko gatazkan harrapatuta daude. Suntsitzen ari diren hiri bateko logela bateraino heltzea lortuko du Juanak (10). Bonbak, tiro hotsak, laguntza eskatzen duten garrasiak, soldaduak... Guzti horretatik ihes egiteko asmoz, bizitzari eusteko ahaleginetan, Juanak gordeleku bilakatuko du logela bateko armairua. Ezjakintasunaren barruan, bere bizitzaren azken une latzei aurre egin beharko die, bere bila datozen bi soldaduk ezarriko dute bizitzaren eta heriotzaren arteako muga. Baina egoera horri aurre egiteko bidelagun bat izango du neskatoak.