Saturraran opera

Saturraran opera

Bideoa
97 minutu

Elezahar batek dio Saturraran hondartzako bi haitz handiak maitaleak direla. Gizarteak ez zien elkar maitatzen uzten eta uretan ito ziren maitaleak. Itsasotik bi haitz handi sortu ziren gero, haien oroimenez. Elkar maitatu ezin diren bi emakumeren kontakizuna da Saturraran. 80ko hamarkadan, Ane, alturako arrantzale baten alaba, eta Luna, furgoneta batean heldutako andaluziarra, elkarrekin maitemindu ziren. Heroinaren zurrunbiloak harrapatu eta, herritarren gaitzespena dela eta, Saturrarango kartzelaren hondakinetan hartuzuten babesa. Jose, Aneren aita alarguna, haiek laguntzen ahalegindu zen. Desberdina onartzearen zailtasuna, heroina eta hiesaren oldarraldia, arrantzaren munduaren gainbehera. Libreak izaten irakatsi zigun belaunaldi galduari egindako omenaldia da Saturraran.