Emaitzak kargatzen...
61 emaitza
Elezahar batek dio Saturraran hondartzako bi haitz handiak maitaleak direla. Gizarteak ez zien elkar maitatzen uzten eta uretan ito ziren maitaleak. Itsasotik bi haitz handi sortu ziren gero, haien oroimenez. Elkar maitatu ezin diren bi emakumeren kontakizuna da Saturraran. 80ko hamarkadan, Ane, alturako arrantzale baten alaba, eta Luna, furgoneta batean heldutako andaluziarra, elkarrekin maitemindu ziren. Heroinaren zurrunbiloak harrapatu eta, herritarren gaitzespena dela eta, Saturrarango kartzelaren hondakinetan hartuzuten babesa. Jose, Aneren aita alarguna, haiek laguntzen ahalegindu zen. Desberdina onartzearen zailtasuna, heroina eta hiesaren oldarraldia, arrantzaren munduaren gainbehera. Libreak izaten irakatsi zigun belaunaldi galduari egindako omenaldia da Saturraran.
"Opera prima ABAO" soinu-libretoa da, eta Enrique Berten eskutik operaren munduan sartzea du helburu. Opera maite duenari zuzenduta dago, eta, batez ere, mundu liluragarri honetan sartu nahi duenari. Kapitulu bakoitzak obra bakoitzaren testuinguru historikoa eta musika-berezitasunak modu atseginean islatzen ditu.
"Opera prima ABAO" soinu-libretoa da, eta Enrique Berten eskutik operaren munduan sartzea du helburu. Opera maite duenari zuzenduta dago, eta, batez ere, mundu liluragarri honetan sartu nahi duenari. Kapitulu bakoitzak obra bakoitzaren testuinguru historikoa eta musika-berezitasunak modu atseginean islatzen ditu.
Euskal opera bat (Pudentetik Saturraranera) dokumentalak aztertzen du Saturraran opera, Bilboko Arriaga antzokian estreinatua 2024ko ekainean eta, horretaz gainera, euskal operaren garapenean eta historian sakontzen du.
Ramon Lazkano euskaldunak konposatutako opera, Jean Echenozek Ravel eleberritik ateratako libreto batean oinarritua.
ABAO Bilbao Operak bosgarren aldiz taularatu du "Don Pasquale", italiako azken opera bufo handia, commedia dell 'artean inspiratuta. Iruzkinik eta aurkezpenik gabeko bertsioa.
ABAO 2022-2023. Gaetano Donizettiren "Anna Bolena" opera Euskalduna Jauregian.
Lau ataletan banatuta dagoen opera, Giacomo Pucciniren musikarekin, Luigi Illica eta Temistocle Soleraren libreto baten oinarritutakoa. Bilboko Euskalduna Jauregian.
Così fan tutte, oreka eta simetriagatik bereizten den opera da: bai egituran, lau koadrodun bi ekitaldi, baita pertsonaia kopuruan ere, hiru gizon eta hiru emakume. Taldeko opera bat da, non eszena partekatuak bakarlarien eszenak baino gehiago nagusitzen diren. Ahots eta aktore-maila handiko zerrenda eskatzen du, izan ere, konplexutasuna ezohiko mailetara iristen da, itxurakeria, intriga, asmo bikoitzak edo gaizki-ulertuak birsortzeko.
Tutto Verdi International Awards sariak “operaren munduan proiektu bakar bat ahalbidetu eta parte hartu duten artista, erakunde eta Verdirenunibertsoarekin lotura duten pertsona ospetsu guztiei egindako aitortza eta esker ona dira”.
Istorio tragiko eta hilezkor honetan, maitasuna, jelosia, arrazismoa, anbizioa, manipulazioa eta engainua uztartzen dira Verdiren errepertorioko azken aurreko izenburuan. William Shakespeareren izen bereko draman oinarrituta dago, eta egile ingeles unibertsalenari egindako omenaldi handia da.