Amaran hiltzea

Amaran hiltzea

Bideoa
60 minutu

Donostia, 1960. Jesusa Ibarrolak zapata berriak erosi nahi dizkio 20 hilabeteko alaba Begoñari. Haurra izeba Soledaderen ardurapean utzi du Amarako geltokian. Baina bonba bat lehertu da eta Begoña hil da. Justizia frankistak inor atxilotu gabe itxi du kasua, eta ahanzturan erori da. 2000. urtean Ernest Lluchek istorio hura gaurkotasunera itzuli zuen, errebelazio polemiko batekin: Begoña ETAren lehen biktima izan zela deskubritu zuela adierazi zuen. 2010ean, Diputatuen Kongresuak ofizialki aitortu zuen talde terrorista horren lehen biktima izan zela. Kasua behin betiko argituta dagoela dirudien arren, historialari batzuek, zalantzan jartzen dute bertsio hori eta DRIL seinalatzen dute, ahaztuta dagoen erakunde terrorista misteriotsua, espainiar eta portugaldar erbesteratuek osatua eta Che Guevarak eta erregimen kastristak lagundua.

Amaran hiltzea - EITB Artxiboa