
Denboraldiak
Atalak
D1: 1. Bai mundu zatarra
2023/04/19 · 48 minutu
Ospitaletik etxerakoan, Raek topo egingo du bere aspaldiko lagun Chloerekin. Hark lagun berriak ditu, besteak beste hiru mutil eder, Chop, Finn eta Archie. Rae erabat maiteminduko da Archierekin. Baina Raek ez dauka konfiantza handirik Chloerekin, eta ez dio esango ospitalean egon denik. Rae etxera iritsi eta amak mutil-lagun berria daukala ikusiko du: Tunisiako immigrante ilegal bat, Karim.
My mad fat diary
16 urteko Rae neska gizenak gazte normal bat izan nahi du. Lau hilabete psikiatrikoan igaro ondoren, benetako mundura egokitu ezinik dabil. Raek terapia-saioekin jarraitu behar du, baina bere terapeuta berria, Kester, orain artekoak ez bezalakoa da: lasai husten du bere barrena Raeren aurrean.