Emaitzak kargatzen...
23 emaitza
Euskara ikasteko gune txikia da, eta INGURAren parte da. INGURA HABEk helduak euskalduntzeko sortutako online ikaskuntzarako plataforma digitala da.
"Jon eta Jone" irrati fikzioa Koldo Almandoz zinegileak zuzendutako lana dugu. Ehundik gora mikrosaiotan maisuki ageri dira bikote gazte eta dinamiko honen eguneroko pasarteak.
Oum izurde zuria, bere lagun Yann eta Marinarekin batera, Maotou izeneko uhartean bizi da. Hirurek abentura ahaztezinak biziko dituzte itsasoan.
Euskal itsasertzeko herri batean dago girotuta, 1950. urte inguruan. Bertako herritarrek bat egin eta garai hartako baldintza gogorretan bizitzen asmatu beharko dute.
16 urteko Rae neska gizenak gazte normal bat izan nahi du. Lau hilabete psikiatrikoan igaro ondoren, benetako mundura egokitu ezinik dabil. Raek terapia-saioekin jarraitu behar du, baina bere terapeuta berria, Kester, orain artekoak ez bezalakoa da: lasai husten du bere barrena Raeren aurrean.
Ibrahim, 16 urteko marokoko mutila, hiriaren kanpokaldeko errepide batetik doa oinez, bakarrik dago, desorientaturik. Badaki bi egun barru herrialdetik botako dutela, beraz, bere motxila hartu eta badoa ihesi. Ez dauka nora joaterik. Diskoteka batean Rafa, 14 urteko mutila, urduri dago, neskak beragandik espero duena emateko ez bait da kapaza sentitzen. Ibrahim eta Rafaren bideak elkargurutzatu eta batak bestearengan izango duen eragina hain izango da handia, kontrolatu ezin ditzaketen sentimenduak haziko direla beraien artean.
Bridget Jones hogeita hamar urte inguruko gaztea da, Londresen bizi da, eta argitaletxe batean egiten du lan. Gauak bakarrik pasatzen ditu, sofaren, telebistaren, edariaren, zigarroen eta gehiegizko kiloen ondoan. Bere familia, beti bezala, senargai batekin ahaidetu nahian dabil, oraingo honetan Darcy jaunarekin, baina lehenengo topaketa ez da batere ona.
Irunek, joera hipokondriakoak dituen emakume dudatsu eta bakarti batek, herri industrial baten kanpoaldeko fabrika batean egiten du lan. Iruneren bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidea edo halako zerbait den bizilagun bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko leihatilako pertsona. Iruneren oreka hauskorra apurtu egingo da bularrean koskor bat detektatzen diotenean eta, aldi berean, lan-gatazka bati aurre egin beharko dio. Orduan, emakumearen bizitzak ustekabeko norabide bat hartuko du: baliteke ez jakitea, baina betitik itxaron duen aukera izango du.
Angel Pelaez oso jeloskorra da. Istripu batean besoa eta Ritz hotelean zerbitzari lanak galdu zituenetik, Remek, bere emazteak, bere bizitzan gurutzatzen diren gizon gehienekin traizio egiten diola imajinatzen pasatzen du eguna. Harakina, maitasun nobelak irakurtzeko gomendioa egiten dion liburu-saltzailea, butano-banatzailea edo ginekologoa: gizon guztiak dira Angelen irudimen oinazetua zauritzen duten maitale potentzialak.
Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina. Axolagabe dibertitzen dira elkarrekin, Axun Maite lesbiana dela jabetzen den arte.
Mark Darcy utzi ondoren, Bridget Jones konturatu da haurdun dagoela. Berrogei urte bete berri ditu, eta ezkongabea da berriro. Albiste-ekoizle gisa egiten duen lanari ekin dio, eta lagun zaharrez eta berriez inguratu da.
Kalorien aurka eta bere buruaren aurka borrokatu ondoren, hogeita hamar urte inguruko neska zalantzati eta zalantzatiak maitasuna aurkitu du. Bridget Jones ezkongabetasunaren benetako ikurra da. Orain zoriontsu da, duela sei astetik Mark Darcy abokatu lerdenaren neska-laguna baita.
Jotak poto egin du eta bere buruaz beste egin behar du itsasora jaurtiz, baina une horretan neska batek bere aurrean moto istripu bat duela ikusiko du. Berarekin joango da ospitalera, eta jakinaraziko zaio neska gaztea ez dela ezertaz oroitzen, begien kolorea ere ez duela ezagutzen. Jotak sinetsaraziko dio lau urtez ezkongaiak izan zirela eta bere izena Lisa dela. Gezur horrekin, bi protagonistek beren maitasun istorioa biziko dute, baina laster dena korapilatuko da.
Zirujauen lana publikoki salatzeko plan berri baten erdian, talentu handiko zirujau baten bizitza hankaz gora jarriko da bere lankideak lerroak ixten hasten direnean, eta bere lagunak ere, ospitaleko erizaina denak, bizkarra emango dio.
Gerra Zibilaren garaian, 1937an, Gernikan girotutako istorioa da. Testuinguru horretan, Teresak (María Valverde), Errepublikako Prentsa Bulegoko editoreak, Henri (James D'Arcy) kazetari amerikarrarekin topo egingo du. Kazetariak gatazka jarraitzen du, baina ez dago bere ibilbidearen momenturik onenean, eta Teresak gertakarien atzean dagoen egia kontatzera bultzatuko du, bere gaztaroko idealismoa berpiztuz. Bitartean, Vasyl (Jack Davenport), Errepublikako Gobernuaren laguntzaile sobietarra, Teresa gorteatzen ahaleginduko da.
June, ezbehar batek bultzatuta Kanadan urte batzuk eman eta gero, etxera itzultzen da, eta mutil laguna izandakoarengandik urruntzen duen distantzia murrizten saiatuko da. Honek, Diegok, agorafobia du, edo, behintzat, ez da kalera ateratzeko gai, eta, hasieran erreparoz hartuko ditu Juneren saioak. Protagonistak bere aitarekin harremana leheneratu nahian, antzeko ahaleginak egin beharko ditu. Ane, berehala eta erraz, lagun minarekin ere berrelkartuko da. Istorio nahiko gogorra eta etsigarria da; nahiz eta argiuneak ere badituen. Nabariena, berriz, Junek Nico umearekin duen harremana da. Film osoan zehar, Berlinen ideia iradokitzailea dago, June eta Diegorentzat nolabaiteko utopia izango balitz bezala.
Danielek 40 urte ditu, eta etxe onekoa denez bizimodu erosoa darama. Sarri Madrilgo gay auzora joaten da lagunekin, mutil ederren bila. Azkenaldian gehienak atzerritarrak dira, batez ere eslaviarrak. Egun baten Kyril ezagutuko du Danielek, 23 urteko bulgariar xarmangarria, eta berataz itxuragabe maiteminduko da.
Jon Plazaola aktoreak Euskal Herriko bazterrak erakutsiko dizkigu zinemaren ikuspegitik. Film eta telesail ezagunen kokalekuetan barrena ibiliko eta mundu osoan geroz eta indar handiagoa hartzen ari den 'movie tourism' delako fenomenoari jarraituz, Euskal Herrian bisitatu ditzakegun lekuak hautatuko ditu Plazaolak, bertako parajeak, gastronomia eta kultura ezagutu asmoz.
Jon Plazaola aktoreak Euskal Herriko bazterrak erakutsiko dizkigu zinemaren ikuspegitik. Film eta telesail ezagunen kokalekuetan barrena ibiliko eta mundu osoan geroz eta indar handiagoa hartzen ari den 'movie tourism' delako fenomenoari jarraituz, Euskal Herrian bisitatu ditzakegun lekuak hautatuko ditu Plazaolak, bertako parajeak, gastronomia eta kultura ezagutu asmoz.
Gaizka Izagirre zinema eta telesail kritikariak gidatutako podcasta da "Klaketa". Euskal ikus-entzunezkoak ditu ardatz, eta atal bakoitzean film edota telesail bat da hizpidea. Bertan lan egindako protagonista bat gonbidatu dugu, izan aktore, zuzendari, makilatzaile, produktore, gidoilari... Elkarrizketatua sakonago ezagutzeko aukera duzu, bere ibilbidea, bitxikeriak edota anekdotak.
Gaizka Izagirre zinema eta telesail kritikariak gidatutako podcasta da "Klaketa". Euskal ikus-entzunezkoak ditu ardatz, eta atal bakoitzean film edota telesail bat da hizpidea. Bertan lan egindako protagonista bat gonbidatzen dugu, izan aktore, zuzendari, makilatzaile, produktore, gidoilari... Elkarrizketatua sakonago ezagutzeko aukera duzu, bere ibilbidea, eta aukeratutako filmaren bitxikeriak edota anekdotak.