Emaitzak kargatzen...
19 emaitza
Rozalen eta Zea Mays taldea dira 'Kabian' Gaztearen proiektu berriaren estreinaldiko protagonistak. Orozkoko Artiñano etxea landetxean bilduta, Gazteak erronka bat luzatu die biei: elkarrekin kantu bat osatu eta interpretatzea, Rozalen eta Aiora Renteriaren ahotsak elkartuz.
Musika-egileek landutako podcasta, beren bidea erakusten diguten bitartean.
"Eh Músicos!" podcastean Jerry Corralek musikariak elkarrizketatzen ditu, eta, aldi berean, beren sorkuntzen historio propioa komentatzen dute, beraien musika entzuten den bitartean.
Euskal musika eta musikariei buruzko saioa. Atal bakoitzean 3 gonbidatu izango dituzte.
Gazteako asteburuetan Hit-ak nagusi Irati Elizalderen eskutik. Hainbat hamarkadatan ezagun egin diren kantak eta zure oroitzapenekin lotuko dituzunak. Askotariko garaiak, saio bakarrean.
"Bidegurutzean" ETBko saiotik eratorritako podcasta da hemen biltzen duguna. Bertan talde eta egileek beren musikaren inguruko gogoetak partekatzen dituzte.
Gaztea Kabian proiektuak bi artista elkartu ditu abesti baten sortze, konposatze eta interpretatze prozesua behatzeko. Gonbidatuak: Gari eta Beñat (Dupla taldeko kantariak), Julieta. Gaia: gau zoro bat Bartzelonan.
Gazteako asteburuetako magazina. Zineaz, literaturaz, antzerkiaz eta, batez ere, musikaz osatuko ditugu larunbat eta igandeetako goizak. 09:00etatik 11:00etara, Ainhoa Vitoriaren eskutik, Bitan!
Udako oporrak iritsi dira, eta, elkar ezagutu zutenetik lehen aldiz, lau lagunak banandu egingo dira. Mai, Oto eta Vik bidaian doaz, bakoitza bere familiarekin, munduko hainbat lekutara. Yoko bakarrik geratuko da parkean Mirentxurekin. Zer egingo du Yoko gaixoak lagunik gabe?
Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Antton Telleriarekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
Gazteako saiorik musikalenean, egunean zehar entzun ez dituzun kantak dira protagonista. Beste aldeko musikaz gain, ohiko kolaboratzaileak, bogan dauden kontuak eta artista gonbidatuak pasatuko dira Julen Idigorasen eta Ainhoa Vitoriaren mikroetatik. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara: B Aldea.
Eszeptizismoz, zientziaz eta umorez betetako hitzaldi laburrak, Naukas plataformarekin lotutako dibulgatzaileek eskainiak.
Lurrak bakealdi luzea izan du Boo Ahaltsua garaitu eta haren hondamendien izua gizakien oroimenetik ezabatu ondoren, baina lehiarako jaio direnen artean, borroka-gosea ezin du ezerk ase. Eta laster agertuko dira horretarako aukera emango dietenak; handiena izateko egarria ere ez baita erraz asetzekoa.
Lau hamarkada pasa dira Fermin Muguruza (Irun, 1963) musikaria kontzertuak eskaintzen hasi zenetik. Mundu osoan barrena eskainitako bira baten bidez ospatu zuen musikariak 40 urteko jarduna. Biran mugarria izan zen 2025eko ekainaren 14an Donostiako Anoeta estadioan musikari lagun askok inguratuta eskaini zuen emanaldia. Euria goian-behean, atertu gabe, 30 mila pertsona bildu zituen Muguruzak hala ere. Aldarrikapenak tarteko izan ziren “Akelarre antifaxista” izendatuan. Kontzertu gogoangarri haren audioa eskaintzen dizu GUAUk. Play zerrenda: . Maputxe . Urrun . Eguraldi lainotsua hiriburuan . Hay algo que va mal . Balazalak . La linea del frente . Ulrique Meinhof . In-komunikazioa . Free Nelson Mandela . Desmond Tutu . Newroz . Big Beñat- Juantxo Arakama eta Moro “Bad Sound” . Azoka eguna . Euskal Herria Jamaika Clash . A la calle . La familia Iskariote . Bizitza zein laburra den . Nikaragua Sandinista . Dow to the river to pray – Olana Liss . Black is beltza- Olana Liss . After-Boltxebike . Aiako Txikito . Hiri Gerrilaren Dantza . Bidasoa fundamentalista . Lehenbiziko bala . Jon Maia . BSO - Mikel Kazalis “Anestesia”, Kaki Arkarazo eta Mikel Txopeitia . Itxoiten - Mikel Kazalis “Anestesia”, Kaki Arkarazo eta Mikel Txopeitia . Fandango . 54-46 . Etxerat . Zu atrapatu arte – Karlos Animal . Kolore bizia . Maravillas – Gorka Urbizu . Radio Rahim – Quinndy, Kuma eta Gorka Urbizu . Dub Manifest BIS-etan: . Internazionala . Errespetua – Aizkolaria ( Oihana Barrena) . El último Ska . Yalah Ramallah - Dan Palestine . Txoria txori . Lepoan hartu . Gora Herria . Sarri, sarri – Itziar Ituño, Quinndy, Kuma, Oihana Barrena, Sanbaou Diaby eta Aixiba Koroma