Emaitzak kargatzen...
10 emaitza
Musika tresna honen inguruko kondaira, bere jatorria eta bilakaera biltzen dituen dokumentala.
Sormen dokumentala eta road movie-en artean kokatzen den filma da hau. Kontatzen duen istorioak Igor Otxoak eta Harkaitz Martinez de San Vicentek izandako desio bat du abiapuntu: txalaparta topagune bihurtzea.
Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.
Hartza, Mari Trapu, momotxorroak, joaldunak, damak, ikazkina… Horiek dira herri inauterietako pertsonaietako batzuk. Baina, nortzuk dira? Zer adierazten dute? Belaunaldiz belaunaldi gure kultura osatzen duten pertsonaia, mito eta kondairen parte dira, mitologiako beste izakien gisan. Historian zehar, gure arbasoek naturan gertatzen diren fenomenoak, ingurua eta mundua bera ere mitologian oinarrituz ulertu dituzte. Ezagutza eta istorio horiek ahoz aho heldu dira guganaino eta lan honek ere ondare kultural hori transmititzen jarraitzeko helburua dauka.

Iñaki Beraetxek jarri dio ahotsa Albert Sánchez Piñol antropologo eta idazle katalanaren "Larrua hotz" eleberriari. Independentzia lortu berri duen irlandar errepublika gaztea astindu duen Gerra Zibiletik ihesi doan irlandar errebelde ohia dugu protagonista. Itsasbideetatik aparte dagoen irla galdu batera joko du, bertako egurats-ofizial izateko asmoz. Doi kilometro t' erdiko luzera duen lur-eremuan, itsasargia, etxola bat, aurreko egurats-ofiziala beharko lukeen gizona eta bere oroitzapenak izango ditu lagunarte bakar…. ustez behintzat. Stevenson, Lovecraft edota Conrad-en obrekin parekatua izan den eleberri honen dohainik handiena, beharbada, nahi gabe ere pentsarazteko duen ahalmena da.
"Kuku!" etxeko txikienei eskainitako ipuin bilduma da, entzunez haurrari pentsatzeko bidea jarri nahi diona. Haurrak aniztasunean eta baloreetan hezteko tresna bat, entzumena landuz irudimena martxan jartzeko bideak eskura jarriz.
"Kuku!" etxeko txikienei eskainitako ipuin bilduma da, entzun eta ikusteko. Haurrari pentsatzeko bidea jarri nahi dion ipuin bilduma. Haurrak aniztasunean eta baloreetan hezteko tresna, entzumena landuz eta irudi geldoekin, irudimena martxan jartzeko bidea eskura jarriz.
Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Legazpin egindako ikuskizuna. Bertan parte hartuko dute: Korosti eta Sustraiak dantza taldeek, Legazpi Musika Bandak, Alaitasuna errondailak, Santikuntz abesbatzak, Doinua musika eskolako ikasleek eta irakasleek, Sutanttakun txalapartariek, Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariek eta Legazpiko Erraldoi Konpartsak.
Bere ibilbidearen unerik gorenean, Berri Txarrak musika bandak amaiera emango dio 25 urteko ibilbideari agur esateko mundu bira batekin. Hori erregistratzeko, Marina Lameiro Lameiro nafar zinemagilea beraiekin elkartu da eta erretratu koral bat eraiki du munduko hainbat lekutan (Euskadi, Alemania, Japonia, Estatu Batuak...) bizi diren istorio desberdinetatik abiatuta. Istorio horiek guztiak interes partekatu batek markatzen ditu: Berri Txarrak taldearen musikak.