Emaitzak kargatzen...
28 emaitza
Musikaren Eguna ospatzeko festa handia prestatu du Gazteak! Goizean hasi eta gauera arte luzatuko den kontzertu eta ekitaldi sorta izango da Donostiako Tabakaleran. Euskal musikariak omenduko ditugu eta gure sortzaileek azken urtean eman diguten guztiaz gozatzeko aukera izango dugu!
Dantz Point ekimenaren ardatz nagusia abangoardiako soinuak eta ondare historikoa uztartzea da. Musika elektroniko eta garaikideko saioak paraje enblematikoetan garatzen dira ondarea balioan jartzeko. Saioak zuzenean grabatu eta zenbait plataformatan ematen dira. Honako atalean Dantz Pointa Donostian egin da Josu Aranburu artistaren eskutik.
Gure artisten sormen unibertsoan murgilduko da Gaztea, hilean behin, Tabakalerarekin elkarlanean egindako ekimenean.
Gure artisten sormen unibertsoan murgilduko da Gaztea, hilean behin, Tabakalerarekin elkarlanean egindako ekimenean.
1978an emakume talde batek trenbideak altxatu zituen Bilbon bere lekuan zuhaitzak landatzeko. Neskato batek hortzak galdu ditu. Oihu matxistak plantatutakoa isilarazten eta ezabatzen saiatzen dira. Baina hortzak berreskura daitezke.
“Herri honetako lesbiana bat naiz” idatzia duen argazki bat. Irudiaren erdian estalita dagoen pertsona bat. Lehen pertsonan egindako bilaketa bat, argazki horren protagonista aurkitzeko zabaltzen diren artxibo, geografia, garai eta kontakizunen artean.
Itxaro Borda idazlearen hitzak, Euskal Herriko nazio proiektuari buruz orokorrean eta emakume batekin pasaturiko gau bati buruz partikularrean.
Gorka Urbizuk ‘Bakan II’ izeneko EPa aurkeztu du Gaztean, Tabakaleratik zuzenean egindako saioan. Ainhoa Vitoria eta Julen Idigorasen gidatutako aurkezpenean, Abbey Roaden grabatutako lanaz, sare sozialez, kantugintzaz eta liluraz hitz egiteko aukera izan du nafar artistak.
Pepe Espaliúren Carry performancean inspiratuta, egileak oroitzapen faltsu bat sortzen du gertaera horretan, osaba kontserbadoreaz lagunduta, 6 urteko haur gisa parte hartzeaz, Hiesarekiko eta ezezagunarekiko haurtzaroko beldurraren aurka borrokatzeko modu gisa.
Cuerpos-ek kuir hitza espazio ezberdinei egindako mehatxu gisa ulertzen du. Kuir gorputza ez dagokio indarkeria sortzen den lekuari, baina ezta Jainkoa nagusi den lekuari ere. Eta hala ere, existitzen da.
Film labur honek amodioarekiko paralelismoa piztu nahi du, ikusmenaren sentsibilitatearen eta erraien bidez. Lehertu, itsutu, elikatu eta batzuetan askatzen duen maitasuna.
1979an Polizia Nazional batek Francis izeneko transformista bat hil zuen Errenteriako diskoteka batean. Urte batzuk geroago, gazte eta queer batek istorio hori ezagutzen du, eta Francisi gutun bat idaztea erabakitzen du. Gutun horretan, Francisen historiak eta bereak bat egiten dute.
Norak, Bartzelonan bizi den pertsona ez-bitarrak, bere genero-identitateari buruz hausnartzen du hirian zehar grabatu dituen irudiak amak txikia zenean grabatu zizkion irudiekin uztartuz.
Errudun sentiarazten gaituen zerbaiti buruzko oroitzapen lausoa, haurren errugabetasunari buruzko nozio faltsuak, eta komunitate bereko pertsona zaurgarrien artean trukatutako irainak eta sastakaiak. Nire errua da.
Memoriak gure burua ezagutzeko oinarri bat eskaintzen digu, baina nola gogoratu inork aipatzen ez duen zerbait? Euskal filmategiak utzitako artxiboko irudien bidez, Isa Saezek bere amonarekin hitz egiten du bere harremanaren tabuen inguruan. Familiaren herentzia eta "beste" familiaren oroimena, aukeratutakoa, uztartuko dituen saiakera. Familia identitatearen aldarrikapena.
“Zure ilunetan” kontakizun intimista eta aztoragarria da, iluntasun fisiko eta emozionalean murgiltzen den pertsona baten barruko ahotsaren bidaia. Antzerki kutsua du podcastak, atmosferikoa da eta sakoneko emozioak biltzen dituena. Protagonistaren pasarte mingarriak, ametsak eta iraganeko zaurietatik abiatuta egiaren bila dabilen pertsonaren barne borroka azaleratzen du. Ez da kontakizun lineala, eta istorio puzzlea biltzen du bost ataletan zehar. Xabin Fernandezek idatzitako gidoia du oinarrian. Gidoi honek irabazi du, hain zuzen ere, EITB Mediak Tabakalerarekin elkarlanean sustatzen duen Audiogile Berrien lehiaketako bigarren edizioa.