Emaitzak kargatzen...
47 emaitza
Umorea, maitasuna eta musika tartekatuz, Basakabi udaleku zorrotzean dauden neska eta mutil talde baten ibilerak kontatuko ditu telesail honek.
Ez da aitzakiarik behar musika ona entzuteko. Eta, hala ere, Elixabete Legardak arrazoi on bat emango dizu saio bakoitzean bere konpainian gera zaitezen.
Erreportari-talde bat munduko hiri eta herrialde nagusietan ibiliko da, haien testigantzen bidez leku horietan nola bizi diren erakusteko eta sustraiak ahazten ez dituztenen begietatik munduari leiho bat irekitzeko.
Musika, dantza eta apaizek zuzendutako diziplina zorrotzeko udalekuan gertatzen diren istorioak izango ditu ardatz telesail musikal honek.
"Olinpia" Paris 2024ko Olinpiar jokoen ikusmiran egoteko kirolariek duten gunea da. Gune berezi eta zaila, lehia eta lesio arriskuez josia baitago. Iñaki Berastegik jo du bertara, Euskal kirolariak elkarrizketatzera. "Olinpia" podcastean bildu ditu beraien amets, gogo eta sentipenak.
Sara Gandarak zazpigarren artearen sekretu eta bitxikeria guztiak azalduko ditu.
Parisko Musée d’Art Moderne (MAM) eta Guggenheim Bilbao Museoak oinarrizko artistek egindako 70 maisu-lan inguru aurkezten dituzte. MAMen bildumaren historian zehar ibiliz, XX. mendeko lehen hamarkadetan Parisen izan ziren abangoardiako mugimenduen ikuspegi panoramikoa eskaintzeko asmoz egin da.
Erreportari-talde bat munduko hiri eta herrialde nagusietan ibiliko da, haien testigantzen bidez leku horietan nola bizi diren erakusteko eta sustraiak ahazten ez dituztenen begietatik munduari leiho bat irekitzeko.
Léna 28 urteko community managerra da Parisko polizia-prefekturan. Aldi berean, serieko hiltzaile bat dabil hiriburuan eta sare sozialak erabiltzen ditu polizia nahasteko. Harekin komunikatzen saiatuko da Léna.
Euskal trikitixaren jatorriari buruzko film dokumentala. Bertan islatzen da 1859an Madril¿Paris trenbidearen tunelen eraikitze lanetara etorritako italiar langileetako batek ekarritako akordeoi txikia, Zumarragatik abiatuta, nola iritsi den gaur egungo euskal musikaren ikur bilakatzera.
Atzera begirakoa, Jesús Rafael Sotoren (Ciudad Bolívar, Venezuela, 1923 – Paris, Frantzia, 2005) lanak berrikusteko. Erakusketak 60 lan baino gehiago biltzen ditu, horien artean, artista venezuelarrak Penetrables deitzen dituen formatu handiko eskultura parte-hartzaileak: artearen historia hurbilari egin dion ekarpen garrantzitsu eta ikonikoenetako bat.
Sukalde aurreratu eta probokatzaile baten egile, jankideen zentzuez haratago haien intelektoarekin jokatzen duen sukaldaria da eta dokumentalean, Pariseko Alain Duchasse-ko sukalde maisuei ikastaro bat ematen ikusiko dugu.
Izaro Andresen kontzertua Anoetako belodromoan, 2022ko maiatzaren 7an. Kantak: Koilarak, Leiho itxiak (Pedro Pastorrekin batera), Eskaleok (Iker Laurobarekin batera), Argia (Amaralekin batera) You libre (Cris Lizarragarekin batera), Grace (Gartxotekin batera), Delirios, Paris (Eñaut Elorrietarekin batera), La felicidad.
Leo Matteik Parisko poliziaren unitate espezializatu bat zuzentzen du: Adingabeen Brigada. Gainera, tragedia batekin bizi da: Eloïse, 6 urteko alaba, desagertu egin da. Hori dela eta, bere lana oso garrantzitsua da beretzat.
Cece Parker Jones neskatxa estatubatuarra da eta Parisko Operaren ballet eskolan onartu dute. Bere izeba Gingerren botikan, sorginkeria-liburu misteriotsu bat aurkitzeaz gain, Wizen bat dela jakiten du; hau da, sorgin boteretsu batzuen leinuaren zati da.
Parisen, Agirre lehendakariaren erbestealdiko bigarren geltokian kokatzen da Estibaliz Urresolaren dokumental hau. Herri baten eta bere kulturaren defentsan sutsu aritu zen Agirre lehendakariaren erretratua egiteaz gain, Eresoinka abesbatzaren jaiotza ekarriko du gogora.
New York izan zen Agirre lehendakariaren bidaiaren azken etapa. Mikel Ruedaren dokumental honek hausnartzen du zerk bultzatzen dituen pertsonak beren denboraren zati bat besteei laguntzen inbertitzera. Jose Antonio Agirrek, 1960an Parisen hil zen arte, hala egin zuen.
Parisko eszena artistikoa jorratzen du, XIX. mendearen amaierako Frantziako abangoardia garrantzitsuenetan arreta jarriz, bereziki Neoinpresionismoan, Sinbolismoan eta Nabisetan. Erakusketan, mugimendu horien irudi nabarmenenak irudikatuta daude 125 pieza ingururen bidez, olio eta pastel pinturak, marrazkiak, grabatuak eta estanpak barne.