Emaitzak kargatzen...
17 emaitza
Linbo ez da late-night klasiko bat, baina late-night baten egitura erabiltzen du. Ez da umore saio hutsa, baina umorea da bere hizkuntza nagusia. Ez da aktualitateari estuki lotutako programa bat, baina belaunaldi baten (edo batzuen) kezka sozial, kultural eta existentzialei erantzuten die. Zirikatzailea eta mutantea da, eta ez da etiketa bakarraren pean kabitzen. Horixe da, besteak beste, Linbo. Aitziber Grados altsasuarra du aurkezle, eta alboan, bidelagun, satelite bat baino gehiago: Olaia Inziarte, Antton Telleria, Julen Goldarazena Flako, Maialen Sorzabalbere…
Euskal Herriko herri txikiak bisitatuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek "Herri txiki, infernu handi" esaera zaharra hankaz gora jartzeko asmoz. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziaria buruzko bakarrizketa egingo dute euren aurrean.
Euskal Herriko herri txikiak bisitatuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, "Herri txiki, infernu handi" esaera zaharra hankaz gora jartzeko asmoz. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziaria buruzko bakarrizketa egingo dute euren aurrean.
"Café Valparaíso" liburuen eta jende argiaren podcasta da. Irakurketa-klub honetan liburu bat eta bere egilea testuinguru sozial eta musikalean kokatzen dira. Miriam Duquek zuzendua, Char-Lee Mitok komentatua eta Ibon Belandiak bere gitarra eta burutazioekin musikatua.
"Café Valparaíso" liburuen eta jende argiaren podcasta da. Irakurketa-klub honetan liburu bat eta bere egilea testuinguru sozial eta musikalean jartzen dira. Miriam Duquek zuzendua, Char-Lee Mitok komentatua eta Ibon Belandiak bere gitarra eta burutazioekin musikatua.
Hau da Argizaiola, arimak azpimunduko iluntasunean gidatzen dituen argia. Argizaiolan lekua izango dute Euskal Herrian zein mundu zabalean jazotako gertakari ezagunek, ez hain ezagunek, ezkutukoek eta misteriotsuek. Piztu dezagun Argizaiola!
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.
Brinkola mundutik aparte bizi den herria da, ez baitute inorekin inolako harremanik. Lehen trena bertatik pasatzen zen, baina kotxerak bertan egin zituztenetik, akabo herriko giroa.
Umorezko programa honek euskal gizartearen kezkak islatzen ditu pertsonaia eta egoera komikoen bidez.
Gazteako asteburuetako magazina. Zineaz, literaturaz, antzerkiaz eta, batez ere, musikaz osatuko ditugu larunbat eta igandeetako goizak. 09:00etatik 11:00etara, Ainhoa Vitoriaren eskutik, Bitan!
Astebururako plan desberdinak eta ekintzak egiteko alternatiba berriak proposatuko dituen umore saioa. Anjel Alkainekin batera, Mikel Laskurain, Ana Elordi, Ainere Tolosa, Jon Iraola, Egoitz Lasa, Mikel Pagadizabal Pagadi eta abar ikusiko ditugu.
Anjel Alkainen taldeak Euskadiko gizartearen eta telebistaren aktualitatea errepasatuko du umore zorrotzez eta barrea eragiteko asmoz.
Familia osoari zuzendutako saio umoretsua, arina eta freskoa. Anjel Alkainen taldeak sketch eta egoera dibertigarriak ekarriko ditu.
Gure herrien errealitatea, gaurkotasuna eta jarduerak ezagutzeko aukera ematen digun programa. Kontzeju irekirako deia.
Fikziozko podcast saila. Tekno jai baten ostean 17 urteko gazte bat hil da, zaldi urdina drogaren ondorioz nonbait. Polizia droga saltzailearen bila dabil, trapitxeroa Aingeru delakoan. Amets arrebak, ikerketa hasi du amona eta Ximon udaltzainarekin batera. Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzita.