Emaitzak kargatzen...
10 emaitza
"Aquí se investiga" Radio Vitorian zientzia zabaltzeko programa bat da. Hainbat arlotako ikerketa zehatzak ezagutuko ditugu: medikuntza, arkeologia, paleontologia, robotika, farmazia, soziologia... Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik Arabatik munduko hainbat lekutara eta gure lurraldean errotutako enpresetara garamatzaten ikerketak.
"Historia eta istorioak" historia, nazioartea eta giza iraganari lotutako podcasta da. Lehen pertsonan kontatutako historia giza iragana aztertu duten pertsona eta adituen bidez jasoko dugulako, beraien bizipen eta eskarmentuaren ahotsa bilduz. Juanjo San Miguelek gidatuta aztertuko dugu gure munduaren iragana hobeto ezagutzeko helburua duen tartea, hitza, ahotsa eta soinua oinarri.
Marian Beitialarrangoitiak osasunak historiarekin eta gizartearekin duen lotura erakusten duten gaiak lantzen ditu, horietan arituak eta adituak direnekin hitz eginez.
Iraganeko gaixotasun infekziosoak osasun-arazo larriak izango dira 30 urte barru. 2050ean, superbakterioak mundu osoan egongo dira eta minbizia baino heriotza gehiago eragingo dituzte. Hori da Osasunaren Mundu Erakundearen aurreikuspena. Izan ere, bakterioak antibiotikoekiko erresistente bihurtu dira.