Emaitzak kargatzen...
11 emaitza
Faktoria albistegian landutako gaiak. Kazetaritza lana, gure inguruan gertatzen dena ulertzeko, lerroburuetatik harago.
Laurogeita hamar urteko bost emakumek, itxuraz arruntak, deserrotzeak eta erbesteak markatutako aparteko bost bizitza ezkutatzen dituzte.
Angulak saltzen dituzten bi anaiek erosle atzerritar bat behar dute negozioak egiteko eta, horretarako, Kubara joatea erabakitzen dute.
Joseba Arguiñanok aurkeztutako sukaldaritza saioa. Atal bakoitzean gonbidatu berezi batekin aritzen da sukaldean.
Aspaldi, etsai beldurgarri batek, Darkanak, mehatxatu zuen Gorm uharte-herria. Gormitiek, Gormiti jaun ahaltsuen gidaritzapean, indarrak batu zituzten mehatxu horri aurre egiteko. Gerra piztu zen, baina Gormitiak garaile atera ziren.
Animalia ezberdinez osatutako lagun talde batek abentura dibertigarriak biziko ditu.
Bi ahizpen eguneroko bizitzari buruzko telesaila da: Marine, 7 urtekoa, ume txikia da oraindik. Bestalde, Wendy, 13 urtekoa, nerabezaroaren erdian dago! Bihurria, hiperaktiboa, lotsagabea... eta sudurluzea ere bada Marine! Beti bururatzen zaio bere ahizpa bere onetik ateratzeko modua.
Lau hamarkada pasa dira Fermin Muguruza (Irun, 1963) musikaria kontzertuak eskaintzen hasi zenetik. Mundu osoan barrena eskainitako bira baten bidez ospatu zuen musikariak 40 urteko jarduna. Biran mugarria izan zen 2025eko ekainaren 14an Donostiako Anoeta estadioan musikari lagun askok inguratuta eskaini zuen emanaldia. Euria goian-behean, atertu gabe, 30 mila pertsona bildu zituen Muguruzak hala ere. Aldarrikapenak tarteko izan ziren “Akelarre antifaxista” izendatuan. Kontzertu gogoangarri haren audioa eskaintzen dizu GUAUk. Play zerrenda: . Maputxe . Urrun . Eguraldi lainotsua hiriburuan . Hay algo que va mal . Balazalak . La linea del frente . Ulrique Meinhof . In-komunikazioa . Free Nelson Mandela . Desmond Tutu . Newroz . Big Beñat- Juantxo Arakama eta Moro “Bad Sound” . Azoka eguna . Euskal Herria Jamaika Clash . A la calle . La familia Iskariote . Bizitza zein laburra den . Nikaragua Sandinista . Dow to the river to pray – Olana Liss . Black is beltza- Olana Liss . After-Boltxebike . Aiako Txikito . Hiri Gerrilaren Dantza . Bidasoa fundamentalista . Lehenbiziko bala . Jon Maia . BSO - Mikel Kazalis “Anestesia”, Kaki Arkarazo eta Mikel Txopeitia . Itxoiten - Mikel Kazalis “Anestesia”, Kaki Arkarazo eta Mikel Txopeitia . Fandango . 54-46 . Etxerat . Zu atrapatu arte – Karlos Animal . Kolore bizia . Maravillas – Gorka Urbizu . Radio Rahim – Quinndy, Kuma eta Gorka Urbizu . Dub Manifest BIS-etan: . Internazionala . Errespetua – Aizkolaria ( Oihana Barrena) . El último Ska . Yalah Ramallah - Dan Palestine . Txoria txori . Lepoan hartu . Gora Herria . Sarri, sarri – Itziar Ituño, Quinndy, Kuma, Oihana Barrena, Sanbaou Diaby eta Aixiba Koroma
Ander Gonzalez sukaldariak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak aurkezten duten sukaldaritza saioa.
Gazteako saiorik musikalenean, egunean zehar entzun ez dituzun kantak dira protagonista. Beste aldeko musikaz gain, ohiko kolaboratzaileak, bogan dauden kontuak eta artista gonbidatuak pasatuko dira Julen Idigorasen eta Ainhoa Vitoriaren mikroetatik. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara: B Aldea.