Emaitzak kargatzen...
113 emaitza
Korrika herriz herri nola bizi den erakusten duen tartea. Ibilbideko geldialdi, giro eta parte-hartzaileekin batera, herri bakoitzak ekimenari ematen dion kolorea ezagutzeko aukera.
Pintxo Potearen herririk eta hiririk garrantzitsuenetara eramango gaituzte astero Andoni Agirregomezkortak eta Asier Hormazak, bertako lagun eta pintxorik goxoenak ezagutzeko.
Klara Mendizalek, Iker Laurobak eta Maria Amolategik kantu zaharrak berreskuratuko dituzte galdu ez daitezen.
Gure estudioetan izan da Luis Foncillas, urte luzez AEBetako gure korrespontsala, orain kolaboratzaile lanetan. Noizean behin Antena 3ko albistegietan ere ikus dezakegu. MTVn lan egin du, argazkilaria ere bada.
Euskarari buruzko saioa, Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik aurkeztuta.
Iruñeko San Fermin jaiei buruzko dokumental amateurra. Filma hasteko, jaien bezperako, uztailaren 6ko, hiriko giroa jaso da, suziriaren bidez (txupinazoa) udaletxeko plazan hasi eta "riau riau" edo desfilea Udalbatzarekin jarraituz patroiaren elizaraino. Sanferminetako egun oso bat jarraitzen du, uztailaren 7an zentratua, entzierroarekin hasiz eta gainerakoa hiru ataletan banatuz: "goiza", "arratsaldea" eta "gaua".
Nafarroako parlamentarien eztabaida Radio Euskadin.
Dokumentala. Gaizka Arangurenek aurkeztuta, sanferminen benetako esentzia bilatuko duen saio honek iruindarren iragan eta sormenean murgilduko gaitu. 140 lagunen testigantza, oroitzapen eta bizipenetan barrena bidaiatuko du dokumentalak, sanferminetako irudi eklektiko eta anitza eskainiz.
Gaizka Arangurenek aurkeztuta, sanferminen benetako esentzia bilatuko duen saio honek iruindarren iragan eta sormenean murgilduko gaitu. 140 lagunen testigantza, oroitzapen eta bizipenetan barrena bidaiatuko du dokumentalak, sanferminetako irudi eklektiko eta anitza eskainiz.
Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.
Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.
Kontzertu hau Iruñean eman genuen 2023ko uztailaren 8an, hiriburuko Konpainia plazan, 1978ko San Ferminetako sarraskia omentzeko gure aletxoa jarri nahi izan genuelako. Autoekoitzita. 25 lagun baino gehiago egon ginen lanean dena aurrera ateratzeko.
Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala ematen dizu "Hitza Jolas" podcastak Eneritz Gorrotxategik aurkeztuta.
Euskal Herrian, barra sakratua da eta pintxoa bizitzeko modu bat. Lehiaketa honetan, euskal sukaldaritza maite duten lau lagunek beren pintxo izarra egingo dute. Javi Sierrak gure kaleak zeharkatuko ditu gure ordezkari onenaren bila. Batek bakarrik irabaziko ditu jokoan dauden 2000 euroak.
2002 urtea da Iruñean eta ezker abertzaleko Segi antolakundea ilegalizatu berri dute. Urko gazte antolakunde horretako kidea da Jonekin, bere lagunik onenarekin batera. Bizitza publiko eta pribatuaren artean banatzen du bere bizitza Urkok. Publikoan militante eredugarria da, langilea. Pribatuan, ezkutuko desirak asetzen ditu autobus geltokiko gizonen komunetan zein Takonerako txoko ilunetan. Bere bizitza sozial eta politikoa sexualarekin nahastuko da erabat. Egoera honek bere harreman eta erabakietan eragingo du, inguruko dena zalantzan jarriz.