Emaitzak kargatzen...
11 emaitza
"Harpa jotzen", umorezko "pozkasta", Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umore biko ezagunak gidatzen du. Atal bakoitzeko, gonbidatu ezagun bat elkarrizketatzen dute, eta gai jakin baten inguruan aritzen dira berarekin. Gure gizartean, barrea eta umorea falta direlako eta beharra dagoelako proposatzen dute dosi txiki hau.
Gaztea Kabian proiektuak hiru artista elkartu ditu abesti baten sortze, konposatze eta interpretatze prozesua gauzatzeko. Gonbidatuak: Lide Hernando eta Iñigo Etxarri (Bele taldea) eta Sofía Gabanna. Sortutako kantuaren izena: Banoa.
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" poscasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" podcasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.
Desagerpen batek eta euskal museotan gordetako pista eta sinboloek dardarka jar ditzakete Irulegiko Eskuaren eta euskararen inguruko oinarri guztiak. Iratxe Malkorra, Irulegiko Eskua aurkitu zuen arkeologoa desagertu egin da, arrastorik utzi gabe. Ikerketa ahalegin guztiak antzuak izan direla ikusita, bere alaba Jonek ekingo dio bilaketa lanari amak eman zituen azken pausoei jarraituz. Hari bati tiraka hasita, mataza osoa askatzera iritsiko da, amaren desagerpenaz, Irulegiko Eskuaren idatzi ezkutuaz eta euskararen jatorriaren inguruko misterioaz “gehiegi” deskubritzeraino. Jakin-mina, ordea, garesti atera dakioke; bai baitago sekretuak -eta sekretuetara askotxo gerturatzen direnak- kate motzean lotzeaz arduratzen den jendea… Jonek podcast batean kontatuko du intrigaz eta azpikeriaz beteriko soinu-fikzio misteriotsu hau, Irulegiko Eskuko inskripzioen eta euskararen jatorriaren inguruko orain arteko hipotesi guztiak hankaz gora jarri ditzakeena.
“baDA!bil” podcastaren bidez kultur sortzaileen iritziak entzunez gozatzea proposatzen dizugu GUAU plataforman. Amets Arangurenek gidatuta, hiruko taldeak osatu ditugu sorkuntzarekin zuzeneko lotura duten gaien inguruan solasteko. DA!-rekin elkarlanean osatu dugu 3. denboraldia sei ataletan banatuta 2025ean 60 urte betetzen dituen Kulturaren Jaialdiaren atariko. Hiru Damatxok egin du podcastaren ekoizpena EITB Mediarako.
Desagerpen batek eta euskal museotan gordetako pista eta sinboloek dardarka jar ditzakete Irulegiko Eskuaren eta Euskararen inguruko oinarri guztiak. Iratxe Malkorra, Irulegiko Eskua aurkitu zuen arkeologoa desagertu egin da, arrastorik utzi gabe. Ikerketa ahalegin guztiak antzuak izan direla ikusita, bere alaba Jonek ekingo dio bilaketa lanari, amak eman zituen azken pausoei jarraituz. Hari bati tiraka hasita, mataza osoa askatzera iritsiko da, amaren desagerpenaz, Irulegiko Eskuaren idatzi ezkutuaz eta euskararen jatorriaren inguruko misterioaz “gehiegi” deskubritzeraino. Jakin-mina, ordea, garesti atera dakioke; bai baitago sekretuak -eta sekretuetara askotxo gerturatzen direnak- kate motzean lotzeaz arduratzen den jendea… Jonek podcast batean kontatuko du intrigaz eta azpikeriaz beteriko soinu-fikzio misteriotsu hau, Irulegiko Eskuko inskripizioen eta Euskararen jatorriaren inguruko orain arteko hipotesi guztiak hankaz gora jarri ditzakeena.
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.