Emaitzak kargatzen...
9 emaitza
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa. Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko. GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa. Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko. GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
“baDA!bil” podcastaren bidez kultur sortzaileen iritziak entzunez gozatzea proposatzen dizugu GUAU plataforman. Amets Arangurenek gidatuta, hiruko taldeak osatu ditugu sorkuntzarekin zuzeneko lotura duten gaien inguruan solasteko. DA!-rekin elkarlanean osatu dugu 3. denboraldia sei ataletan banatuta 2025ean 60 urte betetzen dituen Kulturaren Jaialdiaren atariko. Hiru Damatxok egin du podcastaren ekoizpena EITB Mediarako.
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" poscasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" podcasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.
1985ean, Xulia desintoxikazio zentro batean ingresatuta zegoela, gertaera batek bere bizitza markatu zuen. Urte batzuk geroago Futuro imperfecto idatzi zuen, liburu bihurtutako oroimen ariketa bat. Zer geratzen da zutik? Nola ibili iraganaren arrastoetan? Belaunaldi oso baten memorian barneratzen den bidaia da Xulia.
Linbo ez da late-night klasiko bat, baina late-night baten egitura erabiltzen du. Ez da umore saio hutsa, baina umorea da bere hizkuntza nagusia. Ez da aktualitateari estuki lotutako programa bat, baina belaunaldi baten (edo batzuen) kezka sozial, kultural eta existentzialei erantzuten die. Zirikatzailea eta mutantea da, eta ez da etiketa bakarraren pean kabitzen. Horixe da, besteak beste, Linbo. Aitziber Grados altsasuarra du aurkezle, eta alboan, bidelagun, satelite bat baino gehiago: Olaia Inziarte, Antton Telleria, Julen Goldarazena Flako, Maialen Sorzabalbere…
1979an, Three Mile Islandeko (Harrisburg, AEB) istripu nuklearraren ondoren, eta Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat eginez, ekainaren 3an, nazioarte mailako mugimendu antinuklearrak hainbat mobilizazio antolatu zituen. Gurean, Tuteran ekitaldi bat egitea erabaki zen. Izan ere, euskal kostaldean programatutako hiru zentral nuklearrez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat eraikitzeko proiektua baitzegoen, Tutera alboan, alegia. Deialdi hartan, era berean, Bardeetako tiro-eremua desegitea ere aldarrikatu zen. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Guardia Zibil baten tiroak hil egin zuen manifestaldi baketsu eta baimendu hartan.