Emaitzak kargatzen...
22 emaitza
Euskal musika eta musikariei buruzko saioa. Atal bakoitzean 3 gonbidatu izango dituzte.
Demode Quartet taldeak Berriozarren emandako kontzertua.
Goiko Benta baserriko ganbaran, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldearen "uxuzko kontzertua.
Joseina Etxeberriak euskal musikaren 10 totem, 10 izen nagusi, elkarrizketatu ditu musika sortzen duten lekuan bertan.
Nafarroako Bera herrian egindako jaialdia. Herriko musika banda izango da oholtza gainean, Aitor Mitxelenaren zuzendaritzapean. Haiekin batera hainbat abeslari arituko dira: hala nola Janus Lester, Joseba Irazoki, Peti eta Estitxu Pinatxo.
Euskal kantutegi tradizionalean ezinbestekoak diren abestien errepertorioa eskaini digute Urepeleko taula gainean aritu diren artista handiek: Bankako Menditarrak, Erramun Martikorena, Magali Zubillaga, Guy Saldubehere, Mikel Erramouspe, Miren Tristant, Amaia Hirigarai eta Antton Arraspin.
2025eko maiatzaren 31n BECen egin zen bira-amaierako kontzertua, hainbat gonbidatu eta sorpresa izan ziren bertan.
Hertzainak taldearen kontzertua Barakaldoko BEC-en 2022ko abenduaren 17an.
1980ko hamarkadako Arrasatera bidaia bat proposatzen du lanak, punka oinarri hartuta eta zortzi bidelagunekin. Honako hauek dira erreportaje berezirako aukeratutako bidelagunak: Andoni Zubiaga (SS-77), Txerra Bolinaga (RIP), Amaia Garcia (Diputacion Coral), Edurne Landaluze (Diputacion Coral), Gotzon Hermosilla (Izu Giroa fanzinea), Haritz Artola (Unidad Alavesa), Andoni Iñurritegi Pottoko (Never Surrender) eta Ane Garai (Perlata).
Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Legazpin egindako ikuskizuna. Bertan parte hartuko dute: Korosti eta Sustraiak dantza taldeek, Legazpi Musika Bandak, Alaitasuna errondailak, Santikuntz abesbatzak, Doinua musika eskolako ikasleek eta irakasleek, Sutanttakun txalapartariek, Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariek eta Legazpiko Erraldoi Konpartsak.
Dokumental honen izena Hertzainak talde ezagun eta arrakastatsuaren kanta baten izenburutik hartu da. Dokumentalean, talde horren eta beste rock talde eta abeslari batzuen lanak aipatzen dira, 1975etik 1990era bitartean rock musika egin zuten musikariei egindako elkarrizketen bidez. Guztira 23 elkarrizketa egin zaizkie Barricada, Hertzainak, Itoiz eta Zarama bezalako taldeei. Bestalde, garai hartako irudi ikusgarriak aurkezten dira, izan ere, rockak izandako boom handia Euskal Herriko hainbat mugimendurekin lotuta egon zen: gaztetxeak, irrati libreak, fanzineak, etab. Dokumentalean diktaduratik irten berria zen gazteriaren erretratua egiten da.
Euskal kantuen bilduma. Ahaztuta dauden kantak, berri berriak direnak eta klasikoak bihurtu direnak. Gure musika, gure kantak, gure abeslariak gure irratian.
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.
"Distrito Euskadi" "Distrito Gasteiz" bihurtuko da ostegun honetan. Xabier Garcia Ramsden eta bere lantaldeak Radio Vitoriako estudioetatik egingo dute hiru orduko zuzenekoa, entzuleekin batera. Besteak bete, ETSko Iñigo Etxezarreta izango dute gonbidatu. Eta, tartean, Esti Ruiz de Azua, kazetaria, Igor Gonzalez de Galdeano, txirrindulari-ohia, eta Kai Nakai abeslariak ere hartuko dute parte "Distrito" berezi honetan.