Emaitzak kargatzen...
150 emaitza
Xabier Madariagak aurkeztuta saioan, hainbat herritarren ametsak egia bihurtuko dira. Euskal Herriko eskola batean landatuko dute astero ametsen arbola. Bertan, ikasleek euren ametsak idatzi eta zintzilikatuko dituzte, baina desio horiek ez dira eurentzat izango, beste pertsona batentzat baizik. Arbolak hiru amets aukeratuko ditu saio bakoitzean, eta Xabier Madariagak egia bihurtuko ditu senide eta ingurukoen laguntzaz.
Xabier Madariagak aurkeztuta saioan, hainbat herritarren ametsak egia bihurtuko dira. Euskal Herriko eskola batean landatuko dute astero ametsen arbola. Bertan, ikasleek euren ametsak idatzi eta zintzilikatuko dituzte, baina desio horiek ez dira eurentzat izango, beste pertsona batentzat baizik. Arbolak hiru amets aukeratuko ditu saio bakoitzean, eta Xabier Madariagak egia bihurtuko ditu senide eta ingurukoen laguntzaz.
Esfera estralurtar batzuek inbaditu dute mundua eta institutuetako ikasleek lagundu beharko dute haien kontrako gerran.
Helenak bost urte ditu eta bere ametsa irakasle izatea da. Bere eskola txikia martxan jarriko du eta jostailuentzako lehen gela zabalduko du.
15 urteko bigarren hezkuntzako ikasle adimentsu bat barnetegi batera transferitzen dute ustekabean. Bertan, beste dimentsio bateko munstroen atari bat irekiko du.
Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete.
Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete.
Mendiolako auzo eskola sortu zenetik 100 urte bete direnean, bertan ibili ziren ikasle eta irakasleek euren bizipenak kontatu dituzte. Eskola 1987an itxi zen, baina auzo bizitzan leku garrantzitsua da oraindik. Etorkizunean ere hala izatea nahi dute auzotarrek.
Blinky Billek 11 urte ditu eta Greenpatcheko zaindari bihurtu da. Gehiegizko konfiantzarekin eta bihurrikerietarako dohain batekin, Blinkyk bihotzeko lagun bat du, Jacko sugandila. Elkarrekin erronka eta mehatxu guztiei egingo diete aurre, barne-frontea babestu eta Greenpatcheko herritarrei laguntzeko.
Elias nerabea 'Buck komandantea' izeneko bideo-jokoan aritzen da inguruan dituen arazoez ahazteko. Bere logela du babesleku, inork ez baitio enbarazurik egiten. Halako batean, Buck komandatea agertuko da Eliasen ohe ertzean, eta hortik aurrera, dena aldatuko da.
Irtenbide lokalak, arazo globalei aurre egiteko. Esperantza pizten duten proiektuak, testigantzak eta istorioak topatuko dituzu hemen. Nagore Telleriaren erreportaje saila.
Pottokiak izaki txiki urdinak dira, baso baketsu batean onddo-etxeetan bizi direnak. Behin eta berriz saiatzen dira Gargamel sorgin gaiztoari, bere ikasleari eta Azrael katuari iseka egiten.
Mickey Zeelanda Berritik West Sydneyra aldatzen denean, bere eskola berrian hardballak duen garrantziaz ohartuko da. Salwa eta Jerry lagun berriekin batera, jokalari onena izatea izango du helburu nagusi.
Jeremy Belpois, Ulrich Stern, Odd Della Robbia eta Yumi Ishiyama eskola kideak dira eta eskolatik hurbil dagoen fabrika abandonatu batean superordenagailu bat topatuko dute. Ordenagailua piztean, Lyoko deituriko mundu birtuala ezagutuko dute.
Pantailak eta sare sozialak erabiltzeak adingabeen arreta murrizten du, eta eskola-porrotaren, muturreko ziberjazarpenaren eta suizidioaren ehuneko handia eragiten du. Garrantzitsua da legedian aldaketa bat egitea, politika publikoek eta kontzientziazioak funtsezko zeregina dute arazoari aurre egiteko.
Ana Sarria, Badako kazetaria, Maider Bedaxagar - Jean Jacques Agueregarai, Solange Chimix, 85eko Korrikan atera ziren - Erik Etxart, Seaska, Aitz Capot, AEKren Mauleko gau eskola - Sergio Monedero, Meatzaldetik etorri dira Atharratzera. Gonbidatu horiek guztiek lagundu digute 24. Korrikaren hasiera zuzenean kontatzen.
Alfie Britainia Handiko hezkuntza-sistemak inoiz izan duen maisurik txarrena da; haur bat gehiago balitz bezala da. Eskolako zuzendariak, Fraserrek, zoritxarrez Alfie bezain atsegina izan nahi du. Gulliver andereñoa biologiako irakaslea da eta Alfiek gustokoa du. Biziki arduratzen da eskolaz eta ikasleez. Pickwell zuzendari laguntzailea da, bere lankide gazteenak jasan ezin dituen eskola zaharreko irakaslea.
Bizi filosofia bat, ez zehazki. Musika eta dantza sentitzeko modu berezi bat. Azken azalpen hori zehatzagoa da Aiko konpainiak egindako lana definitzeko. Bere estilo eta filosofiarekin, beldurrik eta errezelorik gabe dantzan ikasteko beharrezko tresnak eskaintzen ditu Aikok. Dokumentalean, tresna horiei buruzko gako batzuk emango ditugu.