Emaitzak kargatzen...
35 emaitza
Telebistako abentura-reality muturrekoena. Taldeka banatutako lehiakideek proba fisiko eta mental gogorrei egin behar diete aurre ingurune basatietan. Erresistentziak, estrategiak eta norbere burua gainditzeak soilik eramango dituzte helmugara.
Abentura ardatz duen edozein kirol oinarri duen saioa: eskalada, piragua, arroila jaitsiera, urpekaritza...
Abentura ardatz duen edozein kirol oinarri duen saioa: eskalada, piragua, arroila jaitsiera, urpekaritza...
Adrian (Txiki) eta Borja, anaiak, eskaladako kirol-teknikariak eta erdi-mendiko gidariak dira. Elkarrekin Donnay Anaiak izeneko proiektua osatzen dute. Horri esker, munduko paisai ikusgarrienetara bidaiatu eta eskalatu ahal izan dute.
Gasherbrum 4 da, ziurrenik, Karakorumeko mendirik eder eta harmonikoena, K2ko mendi-puskari itzala egiteko gai den bakarra. Zutik dirauen erronka da; Bonattik eta Maurik lehen eskalada egin zutenean bezain garbi. Bonattik igo eta 50 urtera, bost laguneko talde batek, Alberto Iñurrateguik, José Carlos Tamayok, Mikel Zabalzak, Juan Vallejok eta Ferran Latorrek, irisgarritasunik ezaren irudia bera irudikatzen duen koloso honi garbi-garbi ekitea erabaki zuten. Bide luze baten amaiera da. Mendiko adiskidetasun istorio bat da.
Telebistako abentura-reality muturrekoena. Taldeka banatutako lehiakideek proba fisiko eta mental gogorrei egin behar diete aurre ingurune basatietan. Erresistentziak, estrategiak eta norbere burua gainditzeak soilik eramango dituzte helmugara.
Eskalatzaileen %1 bakarrik aritzen da eskalatzeko bide berriak ekipatzen. Euskal Herriko lau eskalatzaileren begiradaren bitartez, bizitza guztia ekipatzen eman baitute, askorentzat ezezaguna den mundu batera hurbilduko gara. Haien bizitzak gurutzatu egiten dira, azken finean denok batzen gaituen zerbaiti buruz hitz egiten duen giza istorio bat eskaintzeko: pasioari buruz.
"Olinpia" Paris 2024ko Olinpiar jokoen ikusmiran egoteko kirolariek duten gunea da. Gune berezi eta zaila, lehia eta lesio arriskuez josia baitago. Iñaki Berastegik jo du bertara, Euskal kirolariak elkarrizketatzera. "Olinpia" podcastean bildu ditu beraien amets, gogo eta sentipenak.
`Habitación para dos` saioan ostatuen jabeek kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio onena duen ostatua izateagatik lehiatzen dira.
Itziar autoan doa goizean goiz irratia entzunez. Lanerako bidean burura datozkion pentsamenduak entzuten ditugu autoko bere bakarrizketaren bidez. Pentsamenduak marmarka ateratzen zaizkio gehienetan.
`Habitación para dos` saioan ostatuen jabeek kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio onena duen ostatua izateagatik lehiatzen dira.
Telebistan lortutako arrakasta aprobetxatuz, Jose Antonio Arizkorreta 'Super Arizko' sukaldaria lehendakari bihurtu da. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Familiaren artean eta lanean gertatutako pasadizoak kontatzen ditu telesailak.
Dora 7 urteko neskatoa da, eta bere tximinoarekin batera bidaia zirraragarri bati ekingo dio atal bakoitzean. Elkarrekin, asmakizunak eta misterioak argitu beharko dituzte misioak betetzeko.
Bizitza aldatuko dion berri baten aurrean, Maria Nisyros uhartera (Grezia) joango da. Errealitatetik ihes labur bat zirudiena laster bihurtzen da zoriona lortzeko ustekabeko aukera.
Nina eskolara doan 6 urteko neskatila bat da. Bere lagun-minak Teo du izena, baina beste lagun bitxi bat ere badu: Olga hodeia. Elkarrekin abentura zirraragarriak biziko dituzte, eta, bide batez, euren sentimenduak adierazten ere ikasiko dute.
Zirujauen lana publikoki salatzeko plan berri baten erdian, talentu handiko zirujau baten bizitza hankaz gora jarriko da bere lankideak lerroak ixten hasten direnean, eta bere lagunak ere, ospitaleko erizaina denak, bizkarra emango dio.
"Korapiloak" podcastak osasun mentalari heltzen dio, lehen pertsonan. Iñigo Antsorregik begietara begiratuz elkarrizketatzen ditu arazoren bat izan duten zenbait pertsona, gizarteak bizkarra eman izan dion egoera, behingoz eta naturaltasunez erdigunean jartzeko helburuz. "Biba zuek" saioko atalaren osagarri dugu podcast hau.
Cai Guo-Qiang artista, komisarioa eta eskala handiko leherketa-proiektuen sortzailea da. Nazioartean ezaguna da hogei urte daramatzalako erakusketetan, biurtekoetan eta ospakizun publikoetan aktiboki parte hartzen. Atzera begirako hau Guggenheim Museoek artista txinatar bati eskaintzen dioten lehen bakarkako erakusketa da.