Emaitzak kargatzen...
40 emaitza
"Mare" dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta da. Ingurumenaren kontzientzia eta dibulgazio zientifiko ozeanikoa sustatzen dira ataletan zehar, itsasoarekin zerikusia duten pertsona eta espezieak ezagutaraziz gizarteari. Podcast esperimentalik onenaren Ondas saria irabazi du. Inko Martin eta Maider Uriarteren lana da.
Ritak 4 urte ditu eta bere lagunik onena krokodilo bat da. Haurtzaroko emozioei buruzko marrazki bizidunen saio koloretsua.
Kody 9 urteko mutiko amerikarra da. Aitona-amonekin Txinara bizitzera doa eta han herriko babesle gisa oinordekotza lerro luze batean azkena dela jakingo du. Kodyren aitonak, Kapow superheroi bihurtzeko oso baliagarriak izango zaizkion arte martzialetako lezio garrantzitsuak erakutsiko dizkio. Kodyk Mogo tximino maltzurraren barrabaskeriak konpondu beharko ditu.
Euskal Herri osoko hainbat bazter eta txokotako airetiko irudi ikusgarriak, helikoptero batetik eginak. Ikusten duguna ez da irudi-sorta polit bat besterik gabe, gure herriaren errealitate historiko eta soziala irudikatzen saiatzen baitira, kutsu poetikoa duten azalpenez lagunduta.
Umorezko telesail honek Tomas Kortazar izeneko gaztea du protagonista nagusi. Tomas baserriaren jabe bilakatu da aita hil ondoren eta, ama aurkako iritzikoa izan arren, baserria landetxe bihurtuko du. Bertan denetariko jendea bizi da.
Euskal Herri osoko hainbat bazter eta txokotako airetiko irudi ikusgarriak, helikoptero batetik eginak. Ikusten duguna ez da irudi-sorta polit bat besterik gabe, gure herriaren errealitate historiko eta soziala irudikatzen saiatzen baitira, kutsu poetikoa duten azalpenez lagunduta.
1985eko urtarrilaren 15ean Kontxako badiaren inguruan egin zen iraupen-eskiko probaren irudiak. 140 parte-hartzaileen artean Urko abeslaria eta Peio Ruiz Cabestany txirrindularia zeuden.
Eldarnio–Delirio, Jokin Oregik zuzendutako antzezlana, Leireren barne-bidaia kontatzen du. Elurra urtzen hasi denean, iraganeko gertaerak argitu eta bere bizitzarekin aurrera egiteko behar dituen erantzunen bila abiatzen da, zortzimilako batean bizitakoa ulertu nahian.
Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez.
Eginbeharrak dei egin du, eta Danger Mouse, munduko agente sekretu handiena, prest dago ekintzarako. Greenback baroi maltzurraren burutazio zitalengandik babestu beharko ditu Londres hiria eta unibertso paralelo anitzak. Xagu ausarta eta Penfold laguntzailea bueltan dira, inoizko abentura arriskutsuenei aurre egiteko!
Bere tripulazioarekin batera, Monkey D. Luffy One Piece altxor ospetsuaren bila doa, piraten errege berria izateko erronkei aurre eginez.
Elbira Zipitriari buruzko dokudrama. Elkarrizketen eta fikziozko eszenen bidez, frankismo garaiko euskararen irakaskuntzaren aitzindari izandakoaren bizitza ezagutuko dugu.
Lur elkorra, eguzkia, haizea. Prozesio batek paisaia zeharkatzen du. Beren otoitzen oihartzunak euria dakar.
Marrazki bizidunen bidez, Euskal pertsonaia ezberdinen deskribapenak eskaintzen dira.
Pippi Kaltzaluze neskatila ilegorriaren istorioak biltzen dituen telesaila. Mutil Txiki izeneko zaldiarekin eta Nilsson Jauna izeneko tximuarekin bizi da.
Mari Jose Villaverdek adineko pertsonekin hitz egingo du bizitzari buruz.
- Zuk maite zenuen? - Bai. Uste dut orain dela gutxi utzi diodala maitatzeari. (Interferentziak. Isiluneak. Arrakalak. Bi emakume solasean. Irrati-grafia bat).
Eguberri bezpera da haurtzaindegian eta Timmy eta bere lagunak oso pozik daude! Hain pozik ez direla konturatu kanpoan izugarrizko elur ekaitza dagoela.
Elurrek zulo bat egin du Noharatarren lorategian eta Shin chanek kutxa zahar bat aurkitu du bertan. Kutxa magikoaren eraginez, Shinnosuke XVI. mendera joango da eta garai hartako klanen arteko borroketan hartuko du parte, benetako samuraiek bezala.