Emaitzak kargatzen...
4 emaitza
Alberto lñurrategik aurkeztu eta euskal biodibertsitatea ardatz duen dokumental saila. Aretxabaletako mendizalearen eskutik, gure ondare naturaleko txoko eta izaki harrigarrienetako batzuk ezagutuko ditugu. Euskadiko eta Nafarroako eremu geografikoetan lanean diharduten espezialista onenen laguntza izango du horretarako.
Urtegi batetik bi milioi metro kubiko ur hustea, desagertzeko zorian dagoen animalia txiki bat babesteko. Hori izan da Enobietako urtegia kentzeko lan egin dutenen ahalegina. Eta ametsa beteta, muturluze piriniarrari babesleku seguru bat eman diote. Artikutzan gertatu da istorio harrigarri hori, duela mende bat Donostiak Nafarroan erositako lursailan. Gaur egun, Kantauri kostaldeko baso natural onenetako bat han dago.
Berotze globalak Artikoko ekosisteman eta bertako komunitate indigenetan dituen ondorioak eta aldaketa horrek Kantauri itsasoan eta planetaren biodibertsitatean dituen ondorioak aztertzen dituen dokumentala.