Emaitzak kargatzen...
8 emaitza
Nerea Aliasek hainbat emakume ezagunei egindako elkarrizketak haien bizitzari buruz.
Barbara Goenagak eta Iker Villak aurkeztutako talent show honetan, 13 lehiakidek hartuko dute parte, eta garai guztietako euskal kantak interpretatu beharko dituzte, baita nazioartekoak ere. Hiru adituk epaituko dute euren lana, eta irabazleak 15.000 euroko saria eskuratuko du.
Gaurkotasun politikoari eta euskal gizarteko eguneroko gaiei buruzko parodia egiten duen umore saioa.
Telesail honek telebistaren mundua umorearen ikuspegitik parodiatuko du. Protagonistak Benita eta Mariniebes dira, telebistaren hastapenetako garaiak gertu-gertutik ezagutu zituzten profesionalak. Hiru hamarkada luzetan isilpean egon ondoren, ETBk barietate saio bat egiteko kontratatu ditu.
1938an Saturrarango emakumeen kartzela Espainiako Gerra Zibilean jazotako ankerkeriarik basatienaren lekuko izan zen. Victoria, errepublikar baten alarguna, ahizpa eta semearekin batera sartuko dute Saturrarango emakumeen kartzelara. Mesedetako mojen ardurapean dago kartzela, eta preso dauden emakumeei haurrak kentzen dizkiete erregimenaren aldeko familien esku uzteko Espainiaren onerako dela esanez. Emakume presoen bizitza amesgaizto bihurtzen dute.
Kontserba lantegi batean girotutako telesaila. Lanbide zaharra utzi nahi ez duten eskabetxera talde baten eguneroko bizitza du ardatz.
Nafarroako langile-herri bateko parroko izendatu dute Migel, 1936ko matxinadaren bitartean. Gerraren bidegabekerien eta ankerkerien lekuko da eta kaltetuen alde jokatzea erabaki du, bere burua ere arriskuan jarrita.