Emaitzak kargatzen...
11 emaitza
Abentura gustatzen zaigu eta horregatik gure botak jantzi eta mundu ezberdinak zeharkatzen ditugu eta paisaia ezberdinak aurkitzen ditugu. Historiak eta kulturak ezagutzen ditugu. Radio Vitoriako Aventureros saiotik ateratako kronikak dira.
Idiazabal gaztaren inguruko dokumentala, besteak beste artzainen, adituen eta sukaldarien testigantzak biltzen dituena. Historiaurrean adituak diren doktoreen hitzak ere jasotzen ditu, artzaintzak gure herrian izan duen ibilbidea aztertzeko.
Gaztelako goi-lautadako lekuren batean artzain batek Titicacara joatearekin amets egiten du, erretiratutako musika-bikote batek bere urrezko garaia gogoratzen du, bi neskatila zorterik gabe pokemon bila dabiltza eta aitona batek herriko etxe hutsak zenbatzen ditu, lotan geratzeko. Film kartografiko honetako pertsonaiek landa-mundu baten kontakizuna erakusten dute, eta landa-mundu horren antzinako kultura desagertu egiten da denboran. Begirada poliedriko baten bidez, malenkoniatik umorera doan paisaia emozional batean mugitzen gara.
Potx eta Lotxen eskutik hainbat herritako kondairak eta pertsonaiak ezagutzeko aukera izango dugu atal honetan. Hala bazan edo ez bazan…
Dokumental sorta hau osatzen duten atal ugarien bidez, Euskal Herria ardatz duten gai, pertsonaia, toki eta ohitura ugari aurkezten zaizkigu.
Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez.
Dokumental sorta hau osatzen duten atal ugarien bidez, Euskal Herria ardatz duten gai, pertsonaia, toki eta ohitura ugari aurkezten zaizkigu.
Alberto Santanak gidatutako dokumental sail honek Euskal Herriaren historiari buruzko ikerketa eta aurkikuntzaren bidaia bisuala izan nahi du, ikerketa zientifiko berrienen argitan.
Shaun artalde xelebre bateko liderra da. Ardi guztiak, eta Shaun bereziki, gai dira gizakiok egiten ditugun gauzak egiteko: futbolean edo golfean aritzeko... Bitzer txakurra izango dute zeregin horietan lagun.
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.