Emaitzak kargatzen...
7 emaitza
Lucia, Xiang eta Claudiaren istorioa da. Txinatar jatorriko hiru neska horiek Madrilen bizi dira, baina errealitate guztiz kontrajarriak dituzte. Lucia etorkin txinatarren alaba da, 9 urte ditu eta bere ametsa bere urtebetetzea Burger Kingen ospatzea da. Bere gurasoek, ordea, espainiarrez hitz egiten ez dutenez eta alabei etorkizuna zihurtatzeko bazarrean 14 ordu baino gehiago lan egiten dutenez, uste dute horiek espainiarren kontuak direla. Claudia, bestalde, Luciaren ahizpa nerabea, nerabeen arteko desberdintasun kulturalak eta arrazakeria lehen pertsonan bizitzen hasi da. Xiang, aldiz, 9 urteko neska adoptatua da, eta bere familia biologikoari buruzko galderak egiten hasi da. Hiru istorioak gurutzatu eta banandu egiten dira, baina helburu komun bati eusten diote: nortasun propioa bilatzea.
Gabriel eta Andy bikoteak haur bat adoptatu dute. Baina Gabrielek istorio bat du atzetik eta bere burua aurkitzeko bidaia bati ekin behar dio aitarekin duen harremana konpontzen saiatuz, 7 urte dituen Jake benetan hezten hasi aurretik.
Gure herriaren jakintzaz, gure Fonotekan aukeratutako edukien artetik aukeratu ditugu zuretzat perla hauek elkarrizketa formatuko podcastetan.
Vera gaztea zenean ezin izan zuen semea zaindu eta adopzioan eman behar izan zuen. Urte batzuk geroago, aurkitzen saiatu zenean, erakundeek esan zioten bere espedientea ez zela existitzen. Harrezkero, bere bila jarraitu du. Cora gaztea zenean, bere medikuak esan zion ezin zuela seme-alabarik izan, eta adoptatuz bakarrik osa zezakeela familia bat. Corak piano-klaseak ematen eta bere seme adoptatua, Egoz, zaintzen eman du bizitza. Orain, hiru pertsonaia horien bideak -ama bat, seme bat, ama bat- gurutzatzear daude eta elkar aurkitze horrek betiko aldatuko ditu euren bizitza.
1938an Saturrarango emakumeen kartzela Espainiako Gerra Zibilean jazotako ankerkeriarik basatienaren lekuko izan zen. Victoria, errepublikar baten alarguna, ahizpa eta semearekin batera sartuko dute Saturrarango emakumeen kartzelara. Mesedetako mojen ardurapean dago kartzela, eta preso dauden emakumeei haurrak kentzen dizkiete erregimenaren aldeko familien esku uzteko Espainiaren onerako dela esanez. Emakume presoen bizitza amesgaizto bihurtzen dute.
Bi institutuko ikasle, Marinette eta Adrien, Pariseko super heroi izateko aukeratu dituzte: Ladybug eta Catnoir. Haien misioa: Lepidopterori eustea hirian hondamendia eragin ez dezan. Lepidopterok, gainera, haiei euren miragarriak ostu nahi dizkie.