Emaitzak kargatzen...
372 emaitza
AMERIKANUAK dokumentalak Nevadako (AEB) Elko herrira joandako zenbait immigrante euskaldunen historia kontatuko digu. Funtsean, nostalgiari buruz hitz egingo digu, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari eta komunitate bateko kide sentitzeari buruz. Alfonso Igoa, Pete Paris, Jose Yaniz “Txapo” edo Juan Juaristiren “Parrillas” oroitzapenen bidez, euskal diasporaren parte hau Ameriketako Mendebaldean zelan egokitu zen ezagutuko dugu.
Gure herri eta hirietako gertaera historiko eta sozialen inguruko dokumentalak biltzen dituen saioa.
Miami Biscayne Cup txapelketak emandakoa laburbiltzen duen dokumentala.
Pilotari iraultzaile eta txapeldunen bideak oinarri hartuta, Juan Martinez de Irujoren ibilbidea errepasatuko du dokumentalak.
Hainbat artista garaikideren ibilbidea eta sortze-prozesuaren ezagutza lantzen duen serie dokumentala.
1966an, Bizkaiko ‘Laminación de Bandas en Frío’ enpresako 800 langile izan ziren frankismoaren grebarik luzeenaren protagonista. Langile antolakuntza eta sentimendu antifrankista gero eta handiagoaren baitan asaldatutako une historiko batean, Etxebarri, Basauri eta Otxarkoagako ehunka familia eta bizilagunek borroka bat hasi zuten, gerora etorriko zen langile mugimendu osoarentzat eredu izango zena. Protagonisten eskutik eta haien kontakizun, pasadizo eta bizipenen bidez, diktaduraren zimenduak kolokan jarri zituzten 163 greba egun haien argazkia eraiki dugu.
Juanito Oiarzabal kirol eta alpinismoaren mitoa da. Duela 25 urte, 8.000 metrotik gorako 14 mendiak igo zituen lehen espainiarra eta munduko hirugarrena izan zen. Gaur egun, ia 70 urterekin, atzera begiratzen du eta bere bizitzaren eta ibilbidearen balantzea egiten du bere lagun eta senideen laguntzarekin.
Planetaren egungo egoerak gizartearen kontzientziazioa eskatzen du. Kontserbaziorako interesak egoera baloratzen jakitea dakar, eta horretarako beharrezkoa da ezagutza izatea. ¿Kantaurik¿, Kantauri itsasoko hondoaren aberastasuna erakusten digu, izaki bizidunen eta bizi diren ingurune fisikoaren arteko harreman konplexuak barne.
Gaztelako goi-lautadako lekuren batean artzain batek Titicacara joatearekin amets egiten du, erretiratutako musika-bikote batek bere urrezko garaia gogoratzen du, bi neskatila zorterik gabe pokemon bila dabiltza eta aitona batek herriko etxe hutsak zenbatzen ditu, lotan geratzeko. Film kartografiko honetako pertsonaiek landa-mundu baten kontakizuna erakusten dute, eta landa-mundu horren antzinako kultura desagertu egiten da denboran. Begirada poliedriko baten bidez, malenkoniatik umorera doan paisaia emozional batean mugitzen gara.
"Popel" hitzak errautsak esan nahi du txekieraz, dokumentaleko pertsonaiak lotzen dituen funtsezko elementua, II. Mundu Gerran František Suchyk Pragan gordetako Anjel Lekuona eta beste deportatu batzuen errautsak direlako. Zerk bultzatu zituen heroi anonimo horiek nazien aginduei men ez egitera? Zergatik jarri zuten arriskuan beren bizitza jada hilda zegoen jendearen memoria gordetzeko? Beharrezkoa al dugu memoria, iragana argitu eta aurrera jarraitu ahal izateko?
Bi kazetari transgresorek duela mende bateko emaztegai-soinekoen denda hiriko lehen kulturgune feminista bihurtu nahi dute. Zer gertatuko litzateke berrikuntza emakumeekin soilik egin nahiko balute?
Gerra Zibila, diktadura, frankismoaren errepresioa eta Euskadiko terrorismoaren urte gogorrak aztertzen ditu, emakumeen nortasuna lehenetsiz. Arorik urrunena hartzen du, baina oraindik ezezagunak diren bake eta askatasun istorioak aurkitzen ditugu. Bakearen, duintasunaren, bizitzaren… aldeko apustu pertsonalagatik desagerrarazi zituzten zubi eraikitzaileak.
Emakumeak gizartean eman dituen aurrerapausoak aztertzen ditu dokumental honek. Isilpeko garaietan bizitako hainbat emakumeren testigantzak biltzen ditu, tartean, Txaro Arteaga, Toti Martinez de Lezea, Arantxa Urretabizkaia, Begoña Ameztoy, Mari Carmen Garmendia, Jone Gorizelaia, Loli Astoreka eta Mari Carmen Gallasteguirenak.
Dokumentalak "Madejas contra la violencia sexista" proiektuaren historia kontatzen du.
80ko hamarkadaren amaieran Euskalduna ontziolaren itxierari buruzko dokumentala. Fabrikaren eta lanpostuaren defentsan langileekin batera borrokan hasi ziren emakumeen ikuspuntua jasotzen du.
Jose Luis Mendilibar futbol entrenatzaileari buruzko dokumentala.
Niklas Ekstedt sukaldari suediarrak maitasun handia dio sutan prestatutako janariari. Sei kultura desberdin bisitatuko ditu, janaria sutan nola prestatzen duten ezagutzeko eta ohitura bakoitzaren atzean zer dagoen jakiteko.
Zesta puntaren historiak eman duen jokalari onenetariko baten, Iñaki Goikoetxearen, ibilbidea errepasatzen duen dokumentala. 27 urteko ibilbide profesionalaren ostean eta Jai Alairen ikur bilakatuta, Winter Series txapelketaren 3. edizioarekin batera erretiroa hartu duen pilotari zumaiarra ezagutzeko aukera eskainiko digu.
50 urte baino gehiago daramatzate nazioarteko eta nazioko petrolio konpainiak planetako bioaniztasun handieneko Amazoniako guneetatik petrolioa ateratzen, komunitate indigenen bizitzak mehatxatuz, Ekuadorko Gobernuaren konplizitatearekin. Sakrifizio eremuak deiturikoak dira.