EITB Logo

Artxiboa

EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2025

  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookieen politika
  • Kontaktua
  1. Hasiera
  2. Bilaketa
Bilaketa-ezarpenak

Emaitzak kargatzen...

Emaitzak: "Viaplay"

8 emaitza

Food & Fire

Food & Fire

Niklas Ekstedt sukaldari suediarrak maitasun handia dio sutan prestatutako janariari. Sei kultura desberdin bisitatuko ditu, janaria sutan nola prestatzen duten ezagutzeko eta ohitura bakoitzaren atzean zer dagoen jakiteko.

Euskara
Dokumentala
In the mind of a criminal

In the mind of a criminal

Sebastian Richelsen polizia eta ikertzaileak sakon aztertuko ditu Danimarkako krimenen historia modernoko kasurik ospetsuenak. Saio dokumental gordin honek Danimarkako historiako kasu kriminal gaizto eta ikusgarrietako batzuk ikertzen ditu, kriminalen gogoa, pentsamenduak eta jokabidea ulertzen saiatzeko. Noiz okertu ziren gauzak? Zein faktorek eta gertakarik bihurtzen dute pertsona bat kriminal? Bestela izan zitekeen? Sebastian Richelsen polizia ohia eta kazetaria da, eta atal bakoitzean kriminal bat aukeratzen du eta beraren haurtzaroa, nerabezaroa eta helduaroa aztertuko ditu, iturri, harreman, ingurune, kazetari eta psikologoen laguntzarekin. Horiekin guztiekin gauzak noiz okertu ziren zehazten saiatuko da, eta gaizkiak noiz bereganatu zuen haren gogoa.

Euskara
Dokumental saila
No angel

No angel

Angelina institutuko ikasle hiltzaile bat da. Ahalegin handia egin arren, ezin du kontrolatu bere hilketa-gosea.

Euskara
Thrillerra
Hondartzako hotela

Hondartzako hotela

Hotelaren jabeak, Werner Gyllenmarkek, bere 60. urtebetetzea ospatuko du. Guztiak daude gonbidatuta, Egil Grip lehiakidea barne. Baina festa bat-batean bukatuko da istripu baten ondorioz, eta laster, sekretu izugarriak agerian geratzen hasiko dira.

Euskara
Telesaila
Natascha Kampusch, bizitza osoa gatibu

Natascha Kampusch, bizitza osoa gatibu

Hamar urte zituela bahitua izan ondoren, 8 urte eta erdiko gatibualdiaz mintzatuko da Natascha Kampusch, bai eta 18 urterekin ihes egitea lortu zuenean, herriak eman zion harrera gazi-gezaz.

Euskara
Dokumentala
The hunt

The hunt

1999ko udaberrian, 16 urteko neska baten hilotza agertuko da Herbehereetako herri txiki batean, errefuxiatuen zentro batetik gertu.

Euskara
Drama
Threesome

Threesome

Siri eta David Suediako bikote bat da; Londresen daude, ikasten eta lanean, hurrenez hurren. Gau batean, parrandan, Camille ezagutzen dute, beren adineko frantses bat. Festaren amaieran, alkoholak eta drogek bultzatuta, hirukote bat egiten dute. Egoera zirraragarri eta berri horrek kolokan jarriko du Siri eta Daviden ordura arteko harreman egonkorra. Datorkien emozio uholdeari aurre egiten ikasi beharko dute.

Euskara
Drama
Delete me

Delete me

Gazteentzako thriller distortsionatua da. Istorio honetako protagonistak Marion eta Marit dira, bigarren hezkuntzako hirugarren mailako bi lagun. Lagun min-minak dira, igeriketa sinkronizatuko talde nazionalean daude eta institutua amaitzean Estatu Batuetara joateko ametsa daukate biek. Norvegiako udaberriko oporren aurretik Marionen sexu-bideo bat zabaltzen da eskolan. Ondorioz, lagunen eta familiaren artean zurrumurru asko sortuko da eta kontua ilun jarriko da. Istorioa amaieratik hasten da; bi lagun minak igerilekuan daude eta egundoko borroka fisikoa izango dute. Hortik abiatuta istorioa atzekoz aurrera joango da.

Euskara
Telesaila