Emaitzak kargatzen...
6 emaitza
Dokumental honetan Iruñerriko Skabidean taldearen hamar urtetako ibilbidea jaso da. Hamar urte eta hamaika bizipen, autogestioa eta laguntasuna proiektuaren erro gisa mantenduta.
Kontzertu hau Iruñean eman genuen 2023ko uztailaren 8an, hiriburuko Konpainia plazan, 1978ko San Ferminetako sarraskia omentzeko gure aletxoa jarri nahi izan genuelako. Autoekoitzita. 25 lagun baino gehiago egon ginen lanean dena aurrera ateratzeko.
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako asmoz sortua. Astez-aste gonbidatu ezberdin batekin solasten dira, aho bizarrik gabe. Oihane Alonsoren esku dago produkzioa eta edizio lana.
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.
Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Antton Telleriarekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!
Gazteako saiorik musikalenean, egunean zehar entzun ez dituzun kantak dira protagonista. Beste aldeko musikaz gain, ohiko kolaboratzaileak, bogan dauden kontuak eta artista gonbidatuak pasatuko dira Julen Idigorasen eta Ainhoa Vitoriaren mikroetatik. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara: B Aldea.