Emaitzak kargatzen...
191 emaitza
Ongi etorri PRIMERAN euskal streaming plataforma berriaren beta testera! Irailean abiatu aurretik, zure laguntza behar dugu plataforma erabili eta zure iritzia jasotzeko. Irailetik aurrera, PRIMERAN leku guztietan egongo da -webgunean, gailuetako app-ean eta SMART TVetan-,baina test hau webgunean bakarrik egingo dugu. Gaurtik abuztuaren 11rarte inkesta irekia gongo da plataformari zein edukiei buruzko zure iritzi eta feedback orokorra jasotzeko: https://forms.office.com/e/9Ee5XyRTZk Mila esker!
Bi ahizpen eguneroko bizitzari buruzko telesaila da: Marine, 7 urtekoa, ume txikia da oraindik. Bestalde, Wendy, 13 urtekoa, nerabezaroaren erdian dago! Bihurria, hiperaktiboa, lotsagabea... eta sudurluzea ere bada Marine! Beti bururatzen zaio bere ahizpa bere onetik ateratzeko modua.
Gaur behin-behinean onartu da Vitoria-Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria. Plan horren helburua da hiri trinkoagoa sortzea, hiri-bilbea jostea eta jarduera ekonomikoa bultzatzea, espiritu jasangarria sakrifikatu gabe. Plan horrek 21 148 etxebizitza berri eraikitzea ahalbidetuko du, hiriko hamar bat auzotan, eta merkataritza-lokalak beheko solairuan etxebizitza bihurtzeko atea irekiko du. Plan Orokorra hiri-antolamenduko dokumentu estrategikoa da, baina letra larriz idatzitako dokumentuak hiriaren landa-eremuaren egoera aztertzen du, bizi garen moduan, eta etorkizuneko erronkei hirigintza-teknika egokien bidez aurre egitea du helburu. Indarrean dagoen dokumentua 2003. urtean onartu zen. Ekain Jimenezek eta Julio Herrerok, Fernando Martinez Hinojal, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Arabako ordezkaritzako Harreman Instituzionaletako kidearekin hitz egin dute.
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.
Euskal futbolaren jatorriari eta bilakaerari buruzko seriea. Serie honetako atalen ardatz nagusia Athletic de Bilbao, Reala eta Osasuna dira, baina bigarren mailako taldeak eta euskal selekzioaren ibilbidea ere aztergai hartzen dira.
Euskal natura biziari buruzko dokumentala, euskal fauna eta ekosistema naturala erakusten duten irudiekin.
Game-show hau Klaudio Landak aurkezten du eta astean 20.000 euro banatuko ditu.
'Danok Oteiza' komunitatearen aurkezpena Jorge Oteizaren jaiotza urteurrenarekin bat. Jorge Oteizaren eta haren sorkuntza aurkeztuko da eta kultura ondarearen inguruko komunitate-proiektu berria, baita Oskar Alegriak eginiko Oteiza 14 apostolu ikus-entzunezko lana ere.
Euskal natura biziaren inguruko dokumentala, euskal fauna eta ekosistema naturala erakusten duten irudiekin.
Ainhoa Etxebarriak aurkeztutako lehiaketa, galdera-erantzunak formatukoa. Lau kideko bi talde arituko dira lehian nor bere ametsa betetzeko asmoz.
Eszeptizismoz, zientziaz eta umorez betetako hitzaldi laburrak, Naukas plataformarekin lotutako dibulgatzaileek eskainiak.
Uztailaren 28ko 12/2016 Legeak aitortutako legez kontrako polizia-indarkeriaren hiru biktimaren kasuak biltzen dira. Polizia-abusuen biktimen bizitza-historiak erakusten dira, eta kasuak ebaluatzeko batzordea osatzen duten adituekin, auzitegi-medikuekin, psikologoekin eta adituekin hitz egiten da.
Euskara ikasteko gune txikia da, eta INGURAren parte da. INGURA HABEk helduak euskalduntzeko sortutako online ikaskuntzarako plataforma digitala da.
15 minutuko hitzaldi labur, dinamiko eta hurbilak, Bizkaia Aretoako (Bilbo) Mitxelena aretoan eskainiko direnak. Hitzaldi hauen helburua da matematikaren izaera liluragarria herritarrei hurbiltzea eta, besteak beste, π zenbakiaren propietateak eta eguneroko bizitzan dituen aplikazioak modu argi eta zehatzean azaltzea.