Emaitzak kargatzen...
2 emaitza
Bere herriko ermitan mendeetan harrapatuta egon den neskato baten espirituarekin komunikatzen ikasi nahi du Emmak. Carol (sinesgaitza eta medium faltsua dena) konbentzitzen saiatuko damamuekin hitz egiten irakats diezaion. Haren laguntza izango da bide bakarra gaixo duen amarekin elkartuta jarraitzeko, hiltzen denean. Carolek babesten ez badu, Emmaren bizitza arriskuan egongo da. Belén Rueda da Carlota Peredak (Cerdita, 2022) zuzendutako bigarren film luze honen protagonista.
Sorgin ehizan arituko den Mari protagonista dela, mundu magikoak eta errealak bat egingo dute euskal mitologiarekin lotura duen fikziozko telesail honetan. Lagun talde berezi bat sortuko du Marik sorginen aurka borrokatzeko, gizartea zainduz. Bidean zailtasun ugari aurkituko dituzte, ez da batere erraza izango sorginei aurre egitea.