Emaitzak kargatzen...
35 emaitza
Kopulazioan, edo kopulazioaren ondoren, mantisak arra irensten du. Mugimendu erritmikoak, teknika estroboskopiko artisauen eraginez, koreografia hipnotiko bihurtzen dira.
Hirian galduta dabil artzai bat, bere artaldearen bila. Haren deiek hiritar batzuen arreta erakarri eta atzetik joatea erabakiko dute.
Osakidetzatik kanporatutako sendagile batek gaixo mentalentzako eritegi bat irekitzea erabaki du. Horretarako erizain zital bat eta bere lanbideaz ezer ez dakien erizain lirain bat kontratatu ditu. Bere eritegia mota guztietako pertsonaiek bisitatu dute: babes bila dabilen gangster batek, basapiztiarik gabeko piztia-hezle batek, apaiz irudikor batek, piromano tutudun batek, ezkonberri batek, gerra bila dabilen militar batek, espekulatzaile batek, eta abar.
Izurria: Latinezko “plaga” hitzetik dator, 'kolpea', 'zauria'. Esanahia: Espezie bereko izaki biziak bat-batean eta modu masiboan agertzea, animalia edo landare-populazioei kalte handiak sortuz. Kaltegarri baten zerbait gehiegi egotea.
Lotara joatea errazteko ipuinak dira "Lo potolo". Gurasoek haurrekin batera gozatzeko poema, jolas eta egitura erritmikoak, egunez ere baliagarriak. Ahots ezagunek irakurritako audioliburua.
Remy eta Juliyat nerabeak maitemintzen direnean, haien arteko harremana inflexio-puntu bihurtzen da asilo-eskatzaileen etorrerak banantzen duen herri bateko bi familien arteko gatazkarako.
Marty 15 urteko gaztea hiltzen denean, bere aitak bere bizitza digitalaren urratsak jarraitzen ditu. Zergatik hil zen eta nola parte har zezakeen istilu izugarrietan?
Umetxoei zuzendutako telesail honek ikusgarritasuna eta bizitasuna ematen dio ozen irakurtzearen jarduerari. Aita-semeak dira pasadizo animatuak kontatzen dituzten pertsonaia nagusiak; bien artean ahotsak eta soinu-efektuak jartzen dizkiete istorioei. Ipuinetako pertsonaiak genero berdintasunaren eta aniztasunaren ikuspegitik sortzen dituzte, gainera.
Basakabi eraberrituak adingabeen zentrotik etorritako gazteak hartuko ditu: Karla, neska pijoa, Boskoren laguna; Roke, istiluetan sartzea gogoko duen mutil handikotea; Azpi, Rokeren lagun mina; Ekaitz eta Gaizka, elkar ikusi ezin duten anaiak, eta Maren, neska oso zirikatzailea. Bosko eta Oihane lekuz kanpo eta beldurtuta ibiliko dira ikasle berrien artean. Gainera, beste pertsonaia bat ere egongo da, Basakabiko kuxkuxeroa, guztien sekretuak kontatzen hasteko prest dagoena.
Planetak zibilizazio modernoaren eragina nabari du, baina kaosaren erdian oraindik badira paradisuak. Aner Etxebarria gidari ezin hobea da ia ahaztuta genituen lekuak, kulturak eta animalia-espezieak ezagutzeko. Milaka kilometrotan jasotako istorioak dira, eta gal ez daitezen kontatu nahi ditu Anerrek Radio Euskadiko Boulevard saioan, 'Historias del mundo'n.
"Geldiezinak" erreferentziazko emakume kirolariak hobeto ezagutzera emateko podcasta da.
“Kenyako neska onak Kenyako emazte on bihurtu dira”, baina Kenak eta Zikik zerbait gehiago nahi dute. Familiek lehia politikoa izan arren, neskek ez dute etsitzen eta elkarren ondoan mantentzen dira, elkarri lagunduz beren ametsak gizarte kontserbadore batean jazartzeko. Maitasuna beren artean loratzen denean, bi neskek zoriontasunaren eta segurtasunaren artean aukeratu beharko dute.
Alfie Britainia Handiko hezkuntza-sistemak inoiz izan duen maisurik txarrena da; haur bat gehiago balitz bezala da. Eskolako zuzendariak, Fraserrek, zoritxarrez Alfie bezain atsegina izan nahi du. Gulliver andereñoa biologiako irakaslea da eta Alfiek gustokoa du. Biziki arduratzen da eskolaz eta ikasleez. Pickwell zuzendari laguntzailea da, bere lankide gazteenak jasan ezin dituen eskola zaharreko irakaslea.
Albisteak, elkarrizketak eta gure kirolaren inguruan jakin beharreko guztiak, adituen iritziak barne, Joxe Mari Apaolaza, Arritxu Iribar eta Xabier Muruaren gidaritzapean.
Aita-semeek egiten digute ipuin txiki eta soinu handien kontakizuna. Beraien etxeko sototik egiten digute, Danbor ezizena hartzen duen semea eta Txor-txor esaten dioten aitak.
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirozale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.