Emaitzak kargatzen...
571 emaitza
Telebista joko-errealitate eta kultur saioaren arteko mus emankizuna. Atal bakoitzeko, bi bikote elkarren aurka borrokatzen dira, jokaldi bakoitzak saio bat osatzen duelarik. Sari ekonomikoa, bikote bakoitzak hautatu duen proiektu kultural edo solidario batendako izanen da.
Hiru pertsona ezagunek Javi Sierra sukaldariaren erronka onartuko dute, eta lehiakideei emango dieten errezeta bat prestatuko dute. Nork lortuko du irabaztea?
Saio honek "Nadie al volante" izena hartu behar zuen. Osatu gabeko playlistarekin hasten den musika saioa, Xabier Doncelen eskutik.
Bilboko Alde Zaharrean izandako atentatu jihadista baten ondorioz, zazpi pertsona hil dira eta hogeita hamar pertsona baino gehiago zauritu dira, horietako asko larri. Biktimak eta borreroa dira, berdin-berdin, sare pertsonal bateko protagonistak.
"Café Valparaíso" liburuen eta jende argiaren podcasta da. Irakurketa-klub honetan liburu bat eta bere egilea testuinguru sozial eta musikalean kokatzen dira. Miriam Duquek zuzendua, Char-Lee Mitok komentatua eta Ibon Belandiak bere gitarra eta burutazioekin musikatua.
"Café Valparaíso" liburuen eta jende argiaren podcasta da. Irakurketa-klub honetan liburu bat eta bere egilea testuinguru sozial eta musikalean jartzen dira. Miriam Duquek zuzendua, Char-Lee Mitok komentatua eta Ibon Belandiak bere gitarra eta burutazioekin musikatua.
"Eh Músicos!" podcastean Jerry Corralek musikariak elkarrizketatzen ditu, eta, aldi berean, beren sorkuntzen historio propioa komentatzen dute, beraien musika entzuten den bitartean.
Jeremy Super Karibu superheroia den elur-orein bat da, eta bere herrixka babestea du helburu. Herritarrak adiskidetasunean bizi dira, norberak bere bitxikeriak dituen arren. Besteak beste, udaletxean, plaza nagusian, ospitalean eta kafetegian sortzen diren arazoak konpondu beharko dituzte elkarrekin, beti ere, Jeremy superheroiaren laguntzaz.
Bost urte geroago, beste mehatxu berri bat etorri da Lurrera, eta orain Z gerlariek planetaren etorkizunagatik borrokatu behar dute.
Herriko musika banda txikiengana hurbildu nahi dugu jaietatik eta data berezietatik kanpo, beste egoera edo kontestu batean herri musika banda ezagutu dezaten. Bestalde, abestien artean kontatuko den ipuinaren helburua norberak bere gorputza onartzea izango da. Haiek eskainitako kantekin gozatuz joango gara emanaldi osoan zehar eta gainera, erakutsiko diegu familiei, norberak bere gorputza den bezala maitatu behar duela.
1905eko ballet-dantzari gazte bat XXI. mendera eramango du lepoko magiko baten botereak. Mutil-lagunak dagokion urtera bueltan ekartzeko modua bilatzen duen bitartean; neskak denbora-agente zitalak saihesteko moduak topatu beharko ditu.
Film luze hau oso-osorik 3 dimentsiotan egina dago. Istorioa XXX. mendean dago kokatuta. Izarretako Galaxiako asteroideen artean Betizar dugu oso ezaguna. Betizu, Betisuis eta Eme-U behiak bertan bizi dira. Musika Betimu taldearen bitartez jaso da.
Musikaren Eguna ospatzeko festa handia prestatu du Gazteak! Goizean hasi eta gauera arte luzatuko den kontzertu eta ekitaldi sorta izango da Donostiako Tabakaleran. Euskal musikariak omenduko ditugu eta gure sortzaileek azken urtean eman diguten guztiaz gozatzeko aukera izango dugu!
Gazte berriak etorriko dira Basakabira: Oihane, sukaldaria izan nahi duen neska xelebrea; Joritz, musika elektronikoa egiten duen gazte zirikatzailea; Manex, Gontzalen anaia; Izar, Leire begiralearen alaba, eta Alaia, adin txikikoen zentro batean egon den neska berezia. Udako lehen egunean ezusteko handi bat jasoko dute gazteek.
Bilboko Arte Eder Museoaren historia eta edukia aztertzen dituen dokumentala. Hainbat eskultore, diseinatzaile, margolari, zine zuzendari eta kultur eragilek euren ikuspuntua azalduko dute.
Bilboko Arte Eder Museoaren historia eta edukia aztertzen dituen dokumentala. Hainbat eskultore, diseinatzaile, margolari, zine zuzendari eta kultur eragilek euren ikuspuntua azalduko dute.
Vincent katu gaztea Maurice izeneko sagutxo batekin elkartzen da piano zahar batean uholde batetik ihes egiteko. Marinel talde batek instrumentua jaso eta museora bidaltzen du. Hemen, Vincentek eliteko katuen eskuadroi bat ezagutzen du, urteetan karraskarien eta beste piztien maisulanak babesten aritu dena.