Emaitzak kargatzen...
25 emaitza
Maspalomas, musika original onenaren saria jasotzeko hautagaien artean dago aurtengo Goya sarietan. Aranzazu Calleja musikariak konposatu du soinu-banda, orain, GUAUn entzungai duzuena. Bikotearekin hautsi ondoren, Vicentek (76) gustuko duen bizimodua egiten hasten da Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du eta han aspaldi abandonatu zuen alabarekin (Nagore Aranburu) elkartu beharko da. "Maspalomas" Moriartitarrek 2025ean egindako filma da.
Caracasko aldirietan, Petaren, Hego Amerikako auzo latzenetako batean, maistra batek "Julio metodoaren" bitartez irakasten die irakurtzeko zailtasunak dituzten haurrei.
Inaxio Perurena harrijasotzaile gaztea bere errekor berria lortu nahian dabil, 300 kiloko harria altxatzea du helburu. Horixe da dokumentalaren abiapuntua 1987an, bere aita, Iñaki Perurena entzutetsua, izan zen lehena 300 kg-ko harria altxatzen. Aita eta semearen arteko harremana oinarri hartuta, Inaxio Perurena semeak 263 kg harria altxatzen huts egin zutenetik 300 kg-koari aurre egiten dion arteko prozesua erakutsi nahi du historiak.
Butan erreinuak egun bizi duen tradizioaren eta modernotasunaren arteko gatazka erakusten da, bertako bi pertsonaiaren bidez: Bertako tradizioaren oinordekoa den fraide budista gaztea, eta Himalaiako erreinu txikian House eta Techno musika jartzera ausartzen den lehen Disc Jockeya.
“Lan egitera bidaliak”, “bizirik irautera egotziak”. Hau da gaur egungo Afrikan milioika umeek bizi duten errealitate gordina.
Lourdes eta Mentxu Arrietak begiradaren bidez ulertzen diote elkarri. Eta, kasu honetan, adierazpen hori ezin hobea da: gorputzeko mugimenduak kontrolatzeko arazo batek elbarri utzi ondoren, begien mugimenduaren bidez airean letrak idatziz elkar komunikatzen dira.
Oporraldi batzuetan Ekaitz eta Roman elkar ezagutu eta bizitza guztirako lagun egiten dira.
Emakume batek ezezagun bati utzi dizkio bere gauzak, bainu bat hartzera itsasora doan bitartean. Baina itsasotik ateratzean, pertsona hori desagertu egin da eta guztia berarekin eraman du.
'Nire aitak ezkontza-eraztuna galdu zuen itsasoan, marinel guztiek bezala kendu eta katean zintzilikatzen zuen'
Mireni, kafea ordaintzerakoan, askotan txandapasa egiten diote. Baina bere dendatik norbaitek alkandora bat lapurtu duela konturatzen denean ez dago prest beste behin etsipenean erortzeko.
Harremana hautsi eta urte batzuetara, Taniak eta Joseanek elkar topatu dute berriz energia berriztagarrien inguruko kongresu batean. Taniak asko dauka Joseani esateko.
Denboraldi batez ama ikusi gabe egon ostean, Angel Marik indarrak hartu eta hura dagoen zahar-etxera bisitan joatea erabakitzen du. Gogorra egiten zaio ama horrela ikustea; seme-alabak ezagutzen ez dituen amona baten moduan.
Lucio Urtubia nafarrak anarkismoari eskaini dio bizitza osoa. Che Guevararekin egin du lan, 3.000 milioi pezetako iruzurra egin dio Citibanki, bahiketa ospetsuetan hartu du parte... eta hori guztia igeltsero lanetik egun bakar batean ere huts egin gabe.
Duela 30 urte baino gehiagotik Saharako herriak bizi duen egoera tirabiratsuaren erretratua da. Saharako basamortuan dauden saharar errefuxiatuen kanpalekuetan urtero egiten den maratoia da istorioaren haria.
Larunbat arrunt bat Kalifornia hegoaldean. Adam, behe-erdiko klaseko estatubatuarrak, agur esan die emazteari eta seme-alabei, asteko lanari ekiteko.
Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina. Axolagabe dibertitzen dira elkarrekin, Axun Maite lesbiana dela jabetzen den arte.
Menchu Gutiérrezen "El faro por dentro" eleberriaren bertsio librea. Etxe-aldaketetan ibiltzen den kamioia Igeldoko itsasargira doa. Txakur arraro baten jabe den emakumea bizi da bertan. Itsasargiaren barneko giro ilunean haluzinazio arraroenen protagonista bihurtuko da.
Cristóbal Balenciagak goi-mailako joskintzako bere lehen bilduma aurkeztu du Parisen. Atzean utzi ditu Madrilgo eta Donostiako tailer arrakastatsuak, non Espainiako elitea eta aristokrazia janzten zituen. Nolanahi ere, Espainian puri-purian zeuden diseinuek ez dute balio Paris sofistikatuan. Bertan, Chanel, Dior eta Givenchy dira nagusi. Bere bizitzako alderdi guztiak kontrolatu nahian, Balenciagak bere estiloa definituko du eta inoizko diseinatzaile garrantzitsuenetako bat bihurtuko da.
Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan.
Etorkizuneko donostiar batek denboran atzera egin eta orainaldira jo du hiriko lekurik tipikoenez gozatzeko.