Emaitzak kargatzen...
13 emaitza
Benetako gertaeretan oinarrituta, Dylanen istorio hunkigarria kontatzen du filmak. Hamaika urteko mutila Australian bizi da, aitarekin (Sam Worthington). Alargundu zenetik, aitak ezin du semearekin garai batean zuen erlazioa berreskuratu, ez baitu emaztearen galera gainditzerik izan.
Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertu dira. Zer egin jakin ezean, Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari deitu diote eta honek, berriz, Ertzaintzari. Horiek heltzerakoan hezurrak desagertu dira. Segidan, hil kanpaiak joka hasten dira auzoko baselizan. Zantzu txarreko seinale horrek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu, Nestorren anaia bikia zen Aitorren heriotza barne.
Leonardo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin maitemindu da. Lisak etxea galduko du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.
Kondairak dio badela nonbait ahalmen berezidun diamante magiko bat: ilbetearen argiak ukitzen duenean, bere jabearen desioak betetzen omen ditu. Maga Kahn mago arriskutsuaren ametsa bizitoki duen oihan ilunetik ateratzea da. Izan ere, ezin du eguzkiaren argia jasan, erre egiten baita izpi batek azala ukitu bezain pronto.
Oihaneko erregeak, Lehoi erregeak, erretiroa hartzea erabaki du eta, bere ondorengoari sinesgarritasuna emateko, Miss Fina kontseilariak eta berak hauteskundeak deitzea erabaki dute. Mangu, asto garbitzaile zoriontsu eta apal bat, ustekabean, hautagai nagusia izango da. Lehoi Erregearen legezko oinordekoa den Superbusi aurre egin beharko dio.
Hontza Jaunak, bere zuhaitzean eserita, goizero irakurtzen du "Fabulandiako kronikak", bertako egunkaria. Fabulandian gertatzen diren istorio zoragarriak eta, batez ere, bertako askotariko biztanleen ezbeharrak, eztabaidak, bizipenak eta emozioak kontatzen dira bertan.
Txakur leial bat eta katu justiziazale bat bidaia espazial batean murgilduko dira etxerako bidea aurkitzeko.
Mario Onaindia ekintzaile euskaldunaren bizitzari buruzko luzemetraiak. Bere pentsamendu politikoa, familia-bizimodua eta erredentzioa lortzeko bidaia.
"Mila eta bat gau" liburuko kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu: sultan boterezale bat, bi kaiman goseti eta gaizkile doilor bat.
Maya erleak eta bere lagunik onenak, Willik, inurri printzesa bat erreskatatuko dute eta intsektuen arteko borroka epiko batean murgilduko dira, mundu ezezagunetara eramango dituena eta haien adiskidetasuna frogatuko duena.
Udako oporrak iritsi dira, eta, elkar ezagutu zutenetik lehen aldiz, lau lagunak banandu egingo dira. Mai, Oto eta Vik bidaian doaz, bakoitza bere familiarekin, munduko hainbat lekutara. Yoko bakarrik geratuko da parkean Mirentxurekin. Zer egingo du Yoko gaixoak lagunik gabe?
Dida! saioan ia dena da ona, baina onena, bikainena, galdu ezinezkoena, bi orduz emango dizugu igande goizetan. 11:00etan hasita, XXI. mendeko meza santua.