Emaitzak kargatzen...
8 emaitza
Brinkola mundutik aparte bizi den herria da, ez baitute inorekin inolako harremanik. Lehen trena bertatik pasatzen zen, baina kotxerak bertan egin zituztenetik, akabo herriko giroa.
Umorezko programa honek euskal gizartearen kezkak islatzen ditu pertsonaia eta egoera komikoen bidez.
Anjel Alkainen taldeak Euskadiko gizartearen eta telebistaren aktualitatea errepasatuko du umore zorrotzez eta barrea eragiteko asmoz.
Anjel Alkainek eta Jon Iraolak beraien umore ezagunarekin BBC kate britainiarraren "Smoogie Queens" reality show-a bikoiztu dute. Smoggie Queens adiskide talde bati buruzko komedia saio bat da. Dickie, Mam, Stewart, Lucinda eta Sal dira protagonistak, queer lagun-talde bat, eta maitasunari eta komunitate-senari buruzko telesaila da.
Familia osoari zuzendutako saio umoretsua, arina eta freskoa. Anjel Alkainen taldeak sketch eta egoera dibertigarriak ekarriko ditu.
Astebururako plan desberdinak eta ekintzak egiteko alternatiba berriak proposatuko dituen umore saioa. Anjel Alkainekin batera, Mikel Laskurain, Ana Elordi, Ainere Tolosa, Jon Iraola, Egoitz Lasa, Mikel Pagadizabal Pagadi eta abar ikusiko ditugu.
Telesail hau ehunka urte elkarrekin bizitzen daramaten lau banpiroren eguneroko bizitzari buruzkoa da. Euren lider ilunaren bisita jasotzean, duela mende bat New Yorkera iritsi izanaren helburua zein den gogoraraziko zaie.
Gazteako saiorik musikalenean, egunean zehar entzun ez dituzun kantak dira protagonista. Beste aldeko musikaz gain, ohiko kolaboratzaileak, bogan dauden kontuak eta artista gonbidatuak pasatuko dira Julen Idigorasen eta Ainhoa Vitoriaren mikroetatik. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara: B Aldea.